IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2017 eta 2024 artean eskudirutan egindako ordainketa guztien zerrenda eskatu dio Auzitegi Nazionalak PSOEri

'Koldo auzia' ikertzen ari den magistratuak aparteko ikerketa-lerro bat zabaldu zuen, PSOEk eskudirutan egindako ordainketak ikertzeko. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eman dio PSOEri azken 6 urteotako ordainketen erregistroa eskatzeko agindua. 

MADRID, 20/06/2025.- La Unidad Central Operativa (UCO) de la Guardia Civil ha accedido este viernes a la sede del PSOE, en la calle Ferraz, a petición del Tribunal Supremo, para clonar el correo corporativo del exsecretario de Organización del partido Santos Cerdán, investigado por adjudicaciones presuntamente irregulares.EFE/Rodrigo Jiménez

UCO, PSOEren egoitzan. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2017tik 2024ra eskudirutan egindako ordainketa guztien zerrenda eta horiekin lotutako informazioa eskatu dizkio Auzitegi Nazionalak PSOEri. Hamar eguneko epea eman dio dokumentazio guztia entregatzeko. 

Jose Luis Abalos ministro ohiak eta Koldo Garcia aholkulari ohiak eskudirutan jasotako diruaren jatorria zein den jakin nahi du 'Koldo auzia' ikertzen ardi den Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko magistratuak. Auzi horren barruan aparteko ikerketa-lerro bat zabaldu zuen, ordainketen nondik norakoak argitzeko, eta, orain, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren aginduz eskatu dio dokumentazioa PSOEri. 

Txostenean, Fiskaltzak dio ikertzen ari diren jardueren atzean diru-zuriketa edota funtsen desbideratzea egon litekeela, "alderdiaren aurka egindakoa". 

Halaber, ikertuen gailu elektronikoetan atzemandako informazioa ere eskatu du fiskalak: audioak, mezuak eta bestelako dokumentuak, betiere aipatutako ordainketekin lotutakoak. 

Zure interesekoa izan daiteke

20201116133500_javier-remirez_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X