Albiste izango dira: Abalos eta Koldo Garciari buruzko erabakia, Iruñeko sutearen biharamuna eta Ukrainarako bake plana
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jose Luis Abalos eta Koldo bere aholkulari ohi Koldo Garcia, artxiboko irudi batean. EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Abalos eta Koldo Garciari buruzko erabakia: Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos Garraio ministro ohia eta Koldo Garcia aholkulari ohia behin-behinean espetxera bidaliko dituen erabaki atarian, Abalosek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea estutzeko estrategiari ekin dio.
- Iruñeko sutearen biharamuna: Suhiltzaileek Iruñeko Arrotxapea auzoan jarraitzen dute bart Marcelo Celayeta kaleko denda batean piztutako sutea ez berpizteko. Suaren ondorioz, lau etxebizitza eraikin hustuarazi zituzten eta 40 familiak beren etxeetatik kanpo igaro dute gaua. Halaber, bi pertsona artatu behar izan zituzten lekuan bertan kea arnasteagatik.
- Ukrainarako bake plana: Donald Trump AEBko presidenteak azaroaren 27ra arteko epea eman dio Volodimir Zelenski presidente ukrainarrari Ukrainako gerrari amaiera emateko aurkeztutako plan polemikoari erantzuteko.