Armada 600.000 pertsonara mugatzea eta Donbasetik erretiratzea eskatzen dio Ukrainari Trumpen planak
Ukrainak negoziatzeko prest dagoela esan du, nahiz eta Etxe Zuriak eta Kremlinek isilpean eta Ukrainaren eta EBren bizkar negoziatu duten bake plana. Sinatzen bada, Volodimir Zelenski presidenteak hauteskundeak egin beharko ditu ehun eguneko epean.
AEBk Errusiarekin diseinatutako Ukrainarako bake planak Kievi eskatzen dio bere Armada gehienez ere 600.000 pertsonara mugatzea gerraren ondoren. Horrez gainera, Ukraina NATOn sartzea baztertzen du eta, gaur gaurkoz kontrolpean duen Donbas eskualdeko lurrak utzi ditzala eskatzen dio.
Kievek ostegunean jaso zuen dokumentua Pentagonoko ordezkarien eskutik eta, printzipioz, negoziatzeko prest dagoela esan du.
AEBk eta Errusiak adostu duten dokumentua Ukrainako hainbat hedabidek eta Washingtongo Gerra Aztertzeko Institutuak (gatazketan espezializatutako “thin thak” bat) eman dute argitara.
Ukrainako armadak 900.000 soldadu inguru ditu gaur egun. Kievek esana du, gerraren ostean, ongi armatutako indar armatu ugari mantendu nahi dituela Errusiari bere lurraldea berriz inbaditzeko asmoa kentzeko.
Donbaseko eskualdean, Ukraina ekialdean, bi unitate administratibo daude: Luhansk eta Donetskek. Errusiak ia Luhansk osoa eta Donetskeko % 75 kontrolatzen ditu. Azken bi urteetan lurrak irabazten joan da poliki baina etengabe. Akordio honen arabera, Donbas desmilitarizatutako eremu bezala geratuko litzateke, baina nazioartean errusiar bezala aitortuko litzateke.
Borrokak dirauten beste bi eskualdeak, Jerson eta Zaporiyia, aldiz, bi herrialdeen kontrolpean geratzea proposatu du Trumpen planak; liskarrak eteten diren momentuan frontearen lerroak markatzen duen zatiketaren arabera.
Zaporiyian zentral nuklearra da puntu garrantzitsuenetakoa. Europako handiena da eta Errusiaren kontrolpean dago gatazkaren ia hasieratik. Planaren arabera, elektrizitatea erdibana banatuko luke bi herrialdeetan.
Etxe Zuriak eta Kremlinek isilpean eta Ukrainaren eta EBren bizkar negoziatu dute azken asteetan bake plan hau. Sinatuko balitz, Volodimir Zelenski presidenteak hauteskundeak egin beharko lituzke dokumentua indarrean sartu eta ehun eguneko epean.
Zelenskik 2024ko maiatzean amaitu zuen bere agintaldia, baina Ukrainako legeak debekatu egiten du botoa ematea herrialdea gerran dagoen bitartean, eta karguan jarraituko du, mugarik gabe, hauteskunde berriak egiteko aukera izan arte.
Bestetik, bake planak amnistia bermatzen die gerran inplikatutako eragile guztiei, eta aurreikusten du Mendebaldeak Errusiari izoztu zizkion aktiboen zati bat Ukraina berreraikitzeko erabiltzea.
Horrez gainera, erlijio askatasuna eta hezkuntzan errusiera hizkuntza aitortzea eta Ukrainan "ideologia eta jarduera naziak" debekatzea ere jasotzen du testuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.