Diez Antxustegik "eztabaida politikoaren maila igotzea" eskatu du, Ayusok ETA "Euskadi eta Nafarroa hartzeko” prestatzen ari dela esan berritan
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak uste du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea "errealitate paralelo" batean bizi dela; izan ere, esan berri du ETA "Euskadi eta Nafarroa hartzeko" prestatzen ari dela. "Ezin gara ibili esaten dena ETA dela, dena faxismoa dela; ezin gara ibili horrelako hitzak denerako erabiltzen, eta egin behar duguna da edukien inguruan hitz egin", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko bost fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko Presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.
Anduezak ohartarazi du beharrezkoa dela demokrazia "sendotzen jarraitzea"
Frankismoaren ondorengo lehen mitinaren 50. urteurrena ospatu du PSE-EEk Eibarren, Astelehena frontoian egin baitzuten lehen ekitaldi hura. Anduezaren esanetan, ordutik demokraziari ekarpenak egin dizkio Alderdi Sozialistak, nahiz eta orain arriskuan egon.
EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela adierazi du Unai Hualdek
Amaiurren egindako ekitaldi batean, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela, Manuel de Irujok bezala.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei
Israelek eta AEBk Irani egindako erasoak segurtasunean, aire konexioetan eta mugikortasunean izan ditzakeen eraginaren aurrean, "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" eskaini die. Lasai egoteko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko gomendatu die.
Pradales Belgikako lehen ministroarekin bilduko da Bruselara egingo duen hirugarren bidaia ofizialean
Lehendakaria Bruselara joango da martxoaren 3tik 4ra, Euskadik Europan duen papera indartzeko eta 2028tik aurrerako kohesio-politikari buruzko goi-bilera batean parte hartzeko.
Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu du Gure Eskuk
Gure Esku mugimendu herritarrak bigarren konferentzia subiranista egin du Bilbon, eta egun burujabetzak eta nazioak nola eraikitzen ari diren aztertu du. Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu dute bertan, eta eredu propioa aldarrikatu.
EAJk Itziar Carrocera zinegotzia aukeratu du Santurtziko alkategai
Elkarrekin Podemosek iragarpena egin duen egun berean izendatu dute. Hain zuzen ere, alderdi horrek adierazi du Miren Matanzas buru duen EH Bilduren hautagaitzaren alde bozkatuko duela martxoaren 5ean egingo den inbestidura-saioan.