ADIERAZPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek onartu du Juntsekin hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta iragarri du dekretu bat tramitatuko duela hitz emandakoa bete dadila

Espainiako Gobernuko presidenteak onartu egin du Juntsekin krisia egon badagoela, eta iragarri du Ministroen Kontseiluak gaur onartuko duela udal inbertsioak malgutzeko eta alderdiarekin adostutako konpromisoak betearazteko dekretua. Gainera, Jose Luis Abalosek botatako akusazioak "gezurra" direla adierazi du, eta esan du 2018an ez zela Otegirekin bildu.

MADRID, 01/12/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, durante el acto de entrega de los Premios Anastasio de Gracia hoy lunes en el Auditorio Nacional de Madrid. EFE / Borja Puig de la Bellacasa / Pool Moncloa. ***SOLO USO EDITORIAL / SOLO USO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA/ (CRÉDITO OBLIGATORIO)***
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak onartu du Juntsekin hartutako konpromisoak ez dituztela bete, eta adierazi du Ministroen Kontseiluak hainbat konpromiso jasotzen dituen lege-dekretu bat onartuko duela.

RAC1 irrati katean egindako elkarrizketa batean, Sanchezek onartu du Juntsekin duten harremana "kinka larrian" dagoela, eta 2023an lortutako ituna "urrunetik datorren gatazka politiko batean elkarrizketa eta negoziazioa lortzeko aukera" zela defendatu du.

Gaur onartutako lege-dekretuak toki-erakundeen eta udalen finantza-esparrua malgutzea jasotzen du, eta Juntsek Sanchezekin adostutako neurri horri esker, alkateek ahalmen handiagoa izango dute gastu arrunta sortzen ez duten proiektuetan inbertitzeko, besteak beste, etxebizitzak eraikitzea eta ura kudeatzea, eta horrek on egingo die "Kataluniako udalei eta Estatu osoari".

Gainera, enpresen fakturazio-prozesuen digitalizazioa bultzatzeko epea luzatu du dekretuak, eta hori da Juntsek azken asteetan helarazi duen eskaeretako bat.

Sanchezek adierazi du bere gain hartzen dituela Juntsek adierazitako atzerapenak, eta defendatu du dekretu berriak "hitzartutakoa betetzea" eta Gobernuaren eta Carles Puigdemonten arteko elkarlanari berriro ekitea duela helburu.

Abalos eta Koldo Garciaren "gezurrak"

Pedro Sanchezek adierazi du "gezurra" dela Jose Luis Abalos ministro ohiak haren eta Gobernuaren aurka egindako salaketak, eta ziurtatu du ez duela xantaiarik onartuko.

Abalosen eta Koldo Garciaren inguruan egindako lehen adierazpen publikoetan, gobernuburua RAC1 irrati-katean izan da, eta ministroaren akusazioak gezurra diren galdetu diotenean, baietz erantzun du, eta pertsona guztiek defendatzeko eskubidea dutela adierazi du, "baina ez horrelako gezurrak eta desinformazioa zabaltzeko".

Gezur horien artean aipatu du 2018an Arnaldo Otegi buruzagi abertzalearekin bildu izana zentsura-mozioa adosteko, eta adierazpen horien aurrean berriz adirazi du Gobernuak ez duela ezelako xantaiarik onartuko.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X