Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

Gazte antolakundea

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi pertsona ikerketapean Donostian Ernaik euskararen alde egindako elkarretaratzean parte hartzea eta "desordena publikoak eta kalteak" egotzita

Ernaik deitu du protesta, "erasoak" salatzeko eta euskarak "independentzia" behar duela eskatzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, protestaren berri ez zuten eman.
Donostiako epaitegien aurrean egindako protestaren irudia. Argazkia: Ernai

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie asteazken honetan euskararen alde Ernai gazte antolakundeak deitutako elkarretaratzean parte hartu duten bederatzi laguni. Segurtasun Sailaren arabera, Donostiako epaitegien egoitzaren aurrean egindako protesta ez zegoen jakinarazita, eta pintura bota dute fatxadaren kontra.

Bildutakoek pintura berdea bota dute, Euskal Herri euskalduna margotu dute epaitegietako fatxadan eta Euskararen alde oldartu gaitezen bezalako mezuak zituzten pankartak eraman dituzte.

10:00ak aldera, Ertzaintza Kalkutako Teresa plazara joan da, epaitegiak dauden tokira, jakinarazi gabeko kontzentrazio baten ondorioz. Hori dela eta, 10 pertsona identifikatu ditu, eta horietako bederatziri eginbideak ireki dizkie, desordena publikoak eta kalteak eragitea egotzita. Hamargarrenari, agenteek zehapena proposatuko dute Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa hausteagatik, Ertzaintzaren lana oztopatzea egotzita.

Ernaik X sare sozialean argitaratu duenez, mobilizazioaren helburua "oldarraldia salatu eta euskarak independentzia behar duela aldarrikatzea" izan da.

"Euskararen kontrako oldarraldia bizi dugu. Hizkuntzaren gaineko oldarraldi politiko eta judiziala bizi dugu, eta euskararen aurkako epai zein erasoak etengabeak dira", adierazi du gazte antolakundeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X