Ernai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernaik aste honetan kendu dituen "ikur espainolistak" erakutsi ditu Durangon

Horrela, Durangoko (Bizkaia) Santa Ana plazan aste honetan kendu edo eraitsi diren ikurrak ezarri ditu: Tuterako (Nafarroa) Osborne zezenaren adarrak, Igeldoko (Gipuzkoa) militar karlista baten omenezko gurutzea, Gasteizko alkate frankistaren izena duen kaleko plaka eta Euskal Herriko hainbat eraikin publikotako Espainiako banderak.

Ernai gazte erakundeak iragarri duenez, azken egunotan "ikur espainolista" batzuk kendu ditu, "antiespainolismoa eta independentzia" aldarri.

Horrela, Durangoko (Bizkaia) Santa Ana plazan, aste honetan kendu edo eraitsi dituen ikurrak jarri ditu ikusgai: Tuterako (Nafarroa) Osborne zezenaren adarrak, Igeldoko (Gipuzkoa) militar karlista baten omenezko gurutzea, Gasteizko alkate frankistaren izena duen kaleko plaka eta Euskal Herriko hainbat eraikin publikotako Espainiako banderak.

Prentsa ohar batean adierazi duenez, ekintza horiekin aldarrikatu nahi dute ezinbestekoa dela "Espainiako eta Frantziako estatuekin harremanak haustea", bai eta Euskal Herriaren independentzia lortzea ere, etorkizuna bermatzeko eta inolako zapalkuntzarik gabeko herri bat eraikitzeko".

Atzo, hain zuzen ere, Osborneko azken zezena eraitsi zuteneko bideoa argitaratu zuen Ernaik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X