Estebanek, Sanchezi: “Eskandaluen jarioa geldiarazi edo hauteskundeak deitu”
EAJren IX. Batzar Nagusiaren amaieran hitza hartu du EBBko presidenteak. Buruzagi jeltzalearen ustez, hauteskundeak deitu “beste aukerarik ez du” Espainiako Gobernuko presidenteak. “Hilabete batzuk iraun ditzake, baina ez urtebete eta erdi: ez da serioa”, erantsi du.
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak estu hartu du gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente sozialista. Jeltzaleen buruzagiaren ustez, "eskandaluen jario hau kezkagarria eta etsigarria da". Azken hilabeteotan PSOEren baitan izandako ustezko ustelkeria kasuak eta goi kargudunen jarrera matxistak hartu ditu ahotan Estebanek, eta horrek Gobernuan zein legealdian izan dituen ondorioak agerian utzi ditu. Sanchezi hautua egiteko unea dela ohartarazi dio: "Odolustea amaitu edo hauteskundeak deitu".
EAJk IX. Batzar Nagusiaren azken saioa egin du Gasteizen, eta jeltzaleek alderdiaren estatutu berriak onartu dituzte bertan. Batzarraren amaieran, hitzaldia egin du EAJren buruak, eta luze eta zabal mintzatu da Espainiako Exekutiboaren gobernagarritasunaz.
Estebanen esanetan, PSOErekin lotutako eskandaluek "legealdiaren nekea eta giro gaiztotua" areagotu dute, eta "eskandaluen jario" horri "kezkagarria eta etsigarria" iritzi dio EBBko buruzagiak. "Horri lotzen badizkiogu aurrekontuak ateratzeko ezintasuna eta Kongresuko etengabeko ezetza, boto gurutzatuari esker noizean behin onartzen den legeren bat kenduta, esan dezakegu legegintzaldiak ez duela itxura onik", nabarmendu du.
Hala, zirt edo zart egiteko deia egin dio Sanchezi: "PSOEk eguneroko albisteen jarioa geldiarazi ezean, Espainiako presidenteak seriotan planteatu beharko du hauteskundeak noiz deituko dituen. (…) Odolustea amaitu edo hauteskundeak deitu. Eta ez guk diogulako edo besteek esango dutelako, beste aukerarik ez dagoelako baizik. Hilabete batzuk iraun ditzake, baina ez urtebete eta erdi: ez da serioa”.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.