EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”
Jeltzaleek bilera egin dute larunbat honetan Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko neurri ugari txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Gainera, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.
Jeltzaleen IX. Batzar Nagusia. Argazkia: EAJ
Euzko Alderdi Jeltzaleak datozen lau urteetarako bide orria zehaztu du larunbat honetan, EAJren estatutu berriak onartuta. Jeltzaleek IX. Batzar Nagusiaren bigarren eta azken bilera egin dute Gasteizen, Europa Jauregian, eta bertan onetsi dituzte alderdiaren barne antolamendua “birformulatu eta arindu” nahi duten ildo berriak. Aberri Estatutu berriek militantzia “indartzeko eta aktibatzeko” mekanismoak txertatu dituzte. Hala, aurrerantzean gai jakin batzuen inguruko kontsulta ez-lotesleak egin ahal izango dira, eta militantziak parte hartzeko bide berriak sortu dituzte. Halaber, EAJren lurralde batzarrak zein EBBren zuzendaritza berritzeko prozesuak laburtu dituzte.
Jone Berriozabal Araba Buru Batzarreko (ABB) presidenteak bileraren atarian nabarmendu duenez, “gaurkoa oso egun garrantzitsua da EAJrentzat. Urtebeteko gogoeta eta parte hartze lan emankorrari amaiera emango diogu eta”. Horren esanetan, estatutu berriekin alderdiaren “egiturak, prozesuak eta barne epeak arinduko dira”.
Batzarra amaitzeko, Aitor Esteban EBBren presidenteak hartu du hitza. Buruzagi jeltzaleak gaurkotasun politikoa izan du hizpide, PSOE barruan sortutako eskandaluak eta Espainiako gobernagarritasuna bereziki.
Kontsulta ez-lotesleak
EBBk martxoan Donostian egindako lehen bileran jaso zuen estatutuak berritzeko IX. Batzar Nagusiaren agindua, eta "Erakunde demokratiko bat" txostena prestatu zuen. Gerora, zirriborro horri 1.000 zuzenketa egin zitzaizkion, eta % 70 onartu eta transakzio bidez adostu dira. Zuzenketa horiekin guztiekin ondu dituzte gaur onartu dituzten Aberri Estatutu berriak.
Estatutuokin EAJko kideei “parte hartzeko bideak eta moduak hobetzea” bilatu dute, “militantzia arinago eta eraginkorrerako erraztasunak emateko”, egungo errealitatera egokituz eta prozesu horietan digitalizazioa txertatuz”.
Bide horretan, EBBk proposatutako gaien inguruan, militantziaren artean zuzeneko kontsulta ez-lotesleak egitea aurreikusi dute. Bestalde, parte hartzeko eta komunikatzeko bideak zabaltzeko asmoz, "Alderdizaleak" entitatea sortuko dute, EAJrekin lotura izan nahi duten jarraitzaileen figura aurreikusten duena, zeinekin harreman-mekanismo desberdinak ezarriko baitira.
Halaber, lurraldeetako buru batzarrak eta Euzkadi Buru Batzarra (EBB) berritzeko prozesuak laburragoak izatea adostu dute: gehienez 30 eguneko epean egingo dira (orain artekoak oso luzeak ziren; Aitor Esteban EAJren buru izendatzeko prozesuak, esaterako, sei hilabete iraun du).
Azkenik, euskaren kontrako epai judizialek eragin duten kezkaren aurrean, hizkuntzaren defentsa jasoa geratu da estatutuetan, honela: "EAJk euskara du euskal hizkuntza nazional, eta erantzukizun nazionala eskatzen du hura normalizatzeko". Era berean, alderdi barruan berdintasuna bermatzeko mekanismoak erantsi dituzte jeltzaleek.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.