Santos Cerdanek dio "Inkisizioaren pareko" jazarpena jasaten ari dela
Buruzagi ohi sozialistak adierazi du Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena, Nafarroan, "garbia eta gardena" izan zela, eta berak ez zuela inolako loturarik izan kontratazio publiko horrekin.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak errugabea dela defendatu du Senatuko ikerketa batzordean, eta bere kontrako jazarpen politiko bidegabea egiten ari dela salatu du.
Cerdanen hitzetan, Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena "garbia eta gardena" izan zen, eta berak ez zuen inolako loturarik izan kontratazioarekin. "Ez duzu aurkituko Nafarroan kontrataziorik egin duen inorekin mezurik, deirik edo elkarrizketarik", adierazi du, kasuaren inguruko "manipulazio mediatikoa" salatzearekin batera.
Buruzagi sozialista ohiak judizializatutako gertakariei buruz ez deklaratzeko eskubideari heldu dio, eta soilik bere ikerketaren testuinguru politikoari buruzko adierazpenak egin ditu. Esan duenez, plazaratutako audioak AIren bitartez “manipulatuta” daude, eta "oinarrizko eskubideak murriztuta eta inolako justifikazio zehatzik gabe" jazartzea kritikatu du, hori "Inkisizioarekin" alderatuz.
Cerdanek, halaber, ukatu egin du PSOE legez kanpo finantzatu izana alderdiko 'hirugarrena' izan zen garaian, eta 2017ko primarioetako dirua ez zuela inoiz kontrolatu ziurtatu du. Kanpaina Kontu Auzitegiak ikuskatutako mikrokredituen sistema baten bidez finantzatu zela ziurtatu du.
Era berean, esan du ez duela inolako loturarik Leire Diez PSOEko militante ohiari, Vicente Fernandez SEPIko presidente ohiari eta Antxon Alonso enpresaburuari eragin zien Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearen (SEPI) ustezko ustelkeria sarearekin.
Buruzagi sozialista ohiak adierazi duenez, Carles Puigdemont Juntseko buruzagiarekin Bruselan amnistia negoziatzea mugarria izan zen, eta, bere ustez, bere gainbeheraren hasiera izan zen. Ziurtatu du bileraren ostean hainbat indar politikok "kontuz" ibiltzeko esan ziotela eta eskolta eraman behar izan zuela. "Itunaren egileetako bat ez banitza, nire kasua ez zen lehertuko gertatu zen bezala", adierazi du.
2023an Pedro Sanchezen inbestidurarako EH Bildurekin eta Kataluniako alderdi independentistekin izandako negoziazioei buruz, Cerdanek aitortu du maila pertsonalean ez zituela ekintza batzuk errepikatuko, baina politikoki behar zuena egin zuela defendatu du, horrek eragin zuen kostu pertsonal eta familiar handia deitoratuz.
Azkenik, Cerdanek berretsi du errugabea dela eta lehenago edo geroago frogatuko dela ez dela ustela, justifikaziorik gabeko jazarpen politikoa jasaten ari dela baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.