Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoa euskaraz egiteko proposamena aurkeztuko duela hitzeman du

Geffray ministroaren jarrera "ona" azpimarratu dute harekin bildu diren Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Asanbleako euskal hautetsiek, baina Seaskak "esku-hutsik" itzuli direla deitoratu du, asmoez harago ekintzak behar direla iritzita, eta mobilizazioak iragarri ditu hilaren amaierarako.

Baxoa azterketa
Baxoa euskaraz egitea eskatzeko bilkura.

Baxoa, brebeta eta ahozko handia euskaraz egiteko aukera aurrenekoz aztertu dute aurrez aurre Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Frantziako Asanblea Nazionalean ordezkaritza duten euskal hautetsiek Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroarekin. 

Astelehenean bildu ziren Parisen, eta ministroaren konpromiso batekin atera ziren batzarretik: Baxoa euskaraz egiteko aukera emango lukeen proposamena apirilerako mahai gainean jarriko duela hitzeman du horrek, atzerriko hizkuntza berezitasun gisa hartzen duen nazioarteko baxoaren formula birmoldatuta. 

Euskal ordezkariek, halaber, proba horiek euskaraz egiteko aukeraz gain, hekzuntza publikoan elebitasuna bermatzea, eta irakasleen formazioan tokiko hizkuntzek —euskarak, kasu— garrantzia izatea ere galdegin diote ministroari. Adierazi dutenez, "pozik" atera dira bileratik, ministroaren jarrera "ona" dela azpimarratu dute. 

Seaska, ordea, ez da iritzi berekoa, eta, ministroaren jarrera gorabehera, mobilizazioak deitu ditu Ministerioak ekintzetan antzu segitzen baitu. Euskal ordezkaritza "esku-hutsik" itzuli dela deitoratu du Seaskak, asmoez harago, ekintzak beharrezko direla iritzia. 

Ipar Euskalerriko Ikastolen Federazioaren esanetan, azken hilabeteetan egindako lanaren ondorioz badaude aurten bertan azterketak euskaraz egiteko baldintzak.

Hori dela eta, urtarrilaren 24an beste mobilizazio fase bat hasiko duela iragarri du Seaskak.

Zure interesekoa izan daiteke

El Parlamento Vasco conmemora el 50 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X