Pradalesek Europa batuagoa eta subiranoagoa izatea eskatu du, ordena global berriaren aurrean
Lehendakaria Munduko Ekonomia Foroan parte hartzen ari da aste honetan, eta paradigma globala aldaketzen ari dela ohartarazi du. Gainera, Europar Batasuna bateratuagoa eta burujabeagoa izatea eta erabakitzeko gaitasun handiagoa izatea eskatu du.
Imanol Pradales lehendakariak ohartarazi du Europak pisu politiko eta ekonomikoa gal dezakeela nazioarteko ordena berrian, erakundearen batasuna eta autonomia estrategikoa indartzen ez baditu. LinkedIn sare sozialean argitaratutako mezu batean egin ditu adierazpenok.
Pradalesek azaldu du 2026ren hasierak paradigma geopolitikoa aldatu egin dela utzi duela agerian, multilateralismoa ahuldu da, eta indarrean eta potentzien arteko konfrontazioan oinarritutako logikak aurrera egin du. Haren ustez, Estatu Batuek ordena liberal globalaren bermatzaile jarduteari utzi diote, haien nagusitasun militar, teknologiko eta komertzialaren defentsan zentratzeko.
Lehendakariak ohartarazi du testuinguru horrek zuzenean eragiten diola Europari, eta EBren proiektua eta balioak kolokan jarri dituela. Ildo horretan, muga-zergen mehatxuak eta Groenlandiaren auzia aipatu ditu Europar Batasunak aurre egin behar dion presioaren adibide gisa, eta dilema argi bat planteatu du: batasunari eustea eta erabakitasunez jardutea, edo garrantzirik ez ematea.
Pradalesek defendatu du Europak azkar eta ahots bakarrez erantzun behar duela, burujabetza energetikoa, industriala, finantzarioa eta teknologikoa bermatzeko erabaki estrategikoak hartuz, eta defentsa eta segurtasun politika bateraturantz aurrera egiteko.
Mezuan, lehendakariak urrats positibotzat jo ditu Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa eta Europako Kontseiluko presidente Antonio Costak Danimarkaren eta Groenlandiaren alde modu koordinatuan erantzuteko ezohiko bilera bat deituko duela iragarri izana. Hala ere, neurri eskasak direla azpimarratu du, eta Europako gobernantzan erreforma sakonak egitea eskatu du, hala nola aho batezkotasunaren araua idargabetzea.
Pradalesek defendatu du, halaber, Euskadiren gisako eskualdeak eta nazioak gehiago inplikatu behar direla Europaren eraikuntzan, eta Europa indartsuago eta kohesionatuagoa izan dadin lagundu nahi dutela. Testuinguru horretan, Euskadik Davosen duen presentzia aukera gisa kokatu du, nazioarteko proiekzioa indartzeko eta zuzenean eragiten dioten erabakiak hartzen diren guneetan presente egoteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Konstituzioaren Laugarren Xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari den une honetan"
Cristina Ibarrolak gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta orain pausoa emateko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradalesek lurralde arteko lankidetza aldarrikatu du, "krisiak eta gerrak pilatzen ari diren" testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iiritsiko diren eztabaidei aurre hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"
Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela.