KAAk atzera bota du Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren aurka Espainiak jarritako helegitea
Kirola Arbitratzeko Auzitegiak erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Federazioa Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan sartzearen aurka Espainiako Pilota Federazioak aurkeztutako errekurtsoa ebazteko. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri, eta, beraz, auzia bere horretan geratuko da; alegia, euskal pilota federazioak ofiziala izaten jarraituko du.
Euskal selekzioko zenbait kide, Nazioarteko Konfederazioaren Munduko Txapelketan (EEPF).
Kirola Arbitratzeko Auzitegiak ez du jurisdikziorik Espainiako Pilota Federazioak (FEP) Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren estatutuak aldatzearen aurka aurkeztutako apelazioa berrikusteko eta ebazteko.
Erakunde horrek ohar batean azaldu duenez, Nazioarteko Federazioaren estatutuek ez dute aurreikusten KAAren jurisdikzioa federazio nazional batek Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak hartutako erabakien aurka aurkeztutako apelazioa aztertzeko.
KAAk gogorarazi du nazioarteko federazioaren Ohiko Batzar Nagusiak estatutuak aldatzeko eta Euskadiko Federazioa kide gisa sartzeko proposamena onartu zuela 2024ko abenduaren 28an. Data horretatik aurrera, Euskadi euskal pilotako nazioarteko txapelketetan parte hartzen ari da.
Horren aurrean, Espainiako Federazioak apelazioa aurkeztu zuen KAAn, Kubako Federazioarekin batera, nazioarteko eta Euskadiko federazioen aurka, bileretan egindako akordioengatik. Izan ere, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan hartutako erabakiak KAAren aurrean apelatu zitezkeela alegatu zuen, federazio horren estatutuen 65. artikulua aipatuz. Hala ere, Kubako Federazioak 2025eko azaroan atzera bota zuen haren helegitea.
Komunikatuan, KAAk adierazi du ezin duela eztabaidaren mamia aztertu, “aldez aurretik helegite bat ebazteko jurisdikziorik duen zehaztu gabe”. Era berean, jakinarazi du 2025eko irailaren 11n idazkiak elkarri bidali eta entzunaldi birtuala egin ondoren, gehiengoz erabaki zuela Nazioarteko Federazioaren estatutuek ez dutela aurreikusten KAAren jurisdikziorik federazio nazional batek Nazioarteko Federazioak hartutako erabakien aurka aurkeztutako helegiteen aurrean. "Ondorioz, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak Euskadiko Pilota Federazioa kide gisa aitortzeko hartutako erabakia ezin izan du epaimahaiak berrikusi", azpimarratu du.
Espainiako Federazioak kasua salatu zuen, 2024ko abenduaren 28an euskal federazioa aitortzea onartu zuen, nazioarteko federazioaren Batzarraren deialdian irregulartasunak egon zirela iritzita.
Espainiako Federazioak argudiatu zuen nazioartekoaren erabaki-organo gorenaren saioa "irregularra eta opakua" izan zela.
KAAra jotzeko erabakia Julian Garcia Angulok hartu zuen, kudeaketa-batzordearen presidente gisa, eta hark zuzendu zuen federazioa, urtarrilaren 19an Javier Conde presidente izendatu zuten arte.
Garcia Angulok argudiatu zuen Espainia modu arbitrarioan baztertu zutela batzarraren bozketatik, ezin izan zuelako parte hartu nazioarteko federazioak ezarri zion diziplina-zigorragatik.
Nazioarteko federazioak ukatu egin zuen Espainiakoari bozketan parte hartzea galarazi zitzaiola, eta esan zuen kudeaketa-batzordeko edozein kidek parte har zezakeela horren ordezkari gisa.
"Urte askotako" itxaronaldi luzearen ondoren, Joxemari Mitxelena euskal federazioaren presidenteak "pozik" hartu du berria. Izan ere, ziurtatu du epe horretan nazioarteko federazioari begira beti izan direla ofizialak, eta ebazpen horrek federazioko gainerako kideengandik jaso duten babesa berresten duela: "Espainia bakarrik geratu da".
Euskadi 2025eko ekainean estreinatu zen nazioarteko txapelketetan
Euskadik nazioarteko estreinaldia izan zuen Gernikan, joan den ekainaren hasieran, 54 metroko frontoiko zesta-puntako I. Nazioen Ligan, Espainiaren aurka lehen aldiz jokatu zuen lehiaketa batean.
Hitzordu hartatik aurrera, euskal taldeak beste txapelketa ofizial batzuetan parte hartu du Espainiarekin lehian; azkena, 36 metroko Nazioen Liga, Bilbon, azaroaren amaieran.
Euskadi euskal pilotan ofizialki aitortzeko bidea ahalbidetu zuen 2022an onartutako Kirolaren Legearen erreformak. Aldaketa horri esker, federazio autonomikoek nazioartean parte hartu dezakete, errotze historiko eta soziala duten diziplinetan.
Neurri hori PSOEk eta EAJk hartutako konpromiso bat izan zen, jeltzaleek Pedro Sanchez 2019an Espainiako presidente izendatzea babestu zezaten.
Agiri baten bidez, EAJk "poz handiz" hartu du KAAk Euskal Pilota Selekzioa ofizial izaten jarraitzeko erabakia.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak positibotzat jo du ebazpen hori, eta euskal selekzioak "ofizialtasunaren partida" jokatzen jarraituko duela ziurtatu du.
PPk deitoragarritzat jo du Euskadik Espainiaren aurka parte hartu ahal izatea, eta federazio autonomikoen nazioarteko onarpena ahalbidetzen duen artikulua kentzeko konpromisoa hartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Konstituzioaren Laugarren Xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari den une honetan"
Cristina Ibarrolak gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta orain pausoa emateko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradalesek lurralde arteko lankidetza aldarrikatu du, "krisiak eta gerrak pilatzen ari diren" testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iiritsiko diren eztabaidei aurre hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"
Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela.