Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk kritikatu egin du Solariako bi zuzendari ohik EAJren eskutik Administrazio Publikoan karguak izatea

Koalizio subiranistak gogorarazi du gaur egun parke fotovoltaikoak sortzeko 19 proiektu daudela Araban, eta zalantzan jarri ditu bi goi-kargudun horien interesak: "Eskandalua da". Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean gezurretan aritzea egotzi dio koalizio subiranistari, "aurkari politikoaren aurka egiteko".

Planta fotovoltaiko bat. Argazkia: EH BILDU

EH Bilduk kritikatu du Solaria enpresako bi zuzendari ohik goi-karguak dituztela gaur egun Administrazio Publikoan: bata, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Proiektu eta Berrikuntza zuzendari gisa; eta bestea, Araba Garapen Agentziako zuzendari gisa, Arabako Foru Aldundiak sustatutako sozietate bat.

Hori dela eta, iragarri du hainbat ekimen aurkeztuko dituela, bai Arabako Batzar Nagusietan, bai Eusko Legebiltzarrean, izendapen horien arrazoiak ezagutzeko eta Solariaren interesek politika publikoak defini ez ditzaten hartuko diren mekanismoak argitzeko.

Koalizio abertzalea kezkatuta agertu da Solariak planta fotovoltaikoak egiteko 19 proiektu aurkeztu dituelako Araban, eta azpimarratu du gizartean “kezka handia” sortzen ari direla. 

EH Bilduk salatu du gero eta agerikoagoa dela energia berriztagarriak ezartzen ari direla “modu desordenatuan eta kontrolik gabe”, eta zalantzan jarri du Solariako bi zuzendari ohien interesak zeintzuk ote diren, haiek hartzen dituztelako "azken erabakiak. 

EAJren erantzuna

Berehala etorri da jeltzaleen erantzuna. Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean gezurretan aritzea egotzi dio koalizio subiranistari, "aurkari politikoaren aurka egiteko".

"Politikan denak ez du balio", idatzi du X sare sozialean, eta ohartarazpen batekin amaitu du argitalpena:  "Nahi badute, guztion iragana aztertzen hasiko gara, banan-banan eta xehe. Hori ez zitzaiela interesatzen uste nuen". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X