AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko osoko bilkurak 2026ko aurrekontuak onartu ditu, PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren botoekin

Hiru urtean jarraian aurrekontuak onartu izana azpimarratu du alkateak, eta Artolazabalek, berriz, ukatu egin du lidergoa EH Bilduren esku laga dutela. Koalizioko ordezkariak, berriz, akordioa "pozgarria" dela nabarmendu du. 

Maider Etxeberria
18:00 - 20:00

Gasteizko udalbatzak 2026ko aurrekontuak onartu ditu gaurko osoko bilkuran, udal gobernua osatzen duten bi alderdien (PSE-EE eta EAJ) eta EH Bilduren botoekin. Gauzak horrela, Gasteizek inoizko aurrekonturik handiena izango du, 507,5 milioi eurokoa, aurreko urtean baino % 6,49 handiagoa. 

Hirutik hiru aurrekontu onartu dituztela azpimarratu du Maider Etxebarria alkate sozialistak bozketaren ondoren. 

Beatriz Artolazabal alkateorde eta EAJren bozeramaile ere badenaren arabera, aurrekontu akordioak ez du udal gobernuaren "norabidea aldatzen, ezta lehentasunak alboratzen ere". Halaber ukatu egin du lidergoa EH Bilduren esku laga dutela. 

EH Bilduren izenean, PSE-EE eta EAJrekin Gasteizen lortutako aurrekontu akordioa "pozgarria" da. Gaineratu duenez, aurrekontu akordioak EH Bilduren helburu eta lehentasunetan "sakontzen" du. 

Bestalde, Garbiñe Ruiz Elkarrekin koalizioko bozeramailearen esanetan, "betikoari jarraipena" ematen dioten aurrekontuak dira eta ez die herritarren benetako arazoei erantzuten. 

Iñaki Garcia Calvo PPko bozeramailearen hitzetan, berriz, akordioa "kaltegarria" da hiriarentzat. 

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X