Pradales eta Sanchez asteartean bilduko dira Moncloan
Hala baieztatu dute Lehendakaritzako eta Moncloako iturriek. Kostata bada ere, EAEren esku beste bost eskumen utzi ostean egingo dute batzarra bi buruzagiek.
Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea asteartean, hilaren 27an, bilduko dira Madrilen, Moncloako eta Lehendakaritzako iturriek jakinarazi dutenez.
Batzarrak "aldebiko harreman egonkorra" sendotzea du helburu, eta "bi exekutiboen arteko harremanen eta interes komuneko gaien egoera" aztertzeko balioko du.
Gernikako Estatutuaren "betetze maila eta ez-betetzea" aztertu duen dokumentu bat helaraziko dio lehendakariak Sanchezi.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuak berak asteon aurreratu du bi buruzagiak hitzordua ixteko lanean ari zirela. Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan ohartarazi zuenez, horrelako batzarrak hitzartzeko buruzagien agendak izan ohi dira muga, baina honako hau hauteskunde ziklo berriak baldintzatuta zegoen (Aragoin otsailean egingo dituzte hauteskundeak; Gaztela eta Leonen, martxoan; eta Andaluzian, ekainean). Azkenean, baina, bilera egiteko hitzordua adosteko gai izan dira.
Bi buruzagiak iazko uztailean bildu ziren azkenekoz, Lankidetzarako Bitariko Batzordearen baitan. Orduan hitzartu zituzten berriki (eta negoziazio tenkatu baten ostean) eskualdatu diren bost transferentziak. Dena dela, iturri horien arabera, asteartean ez da aipatutako batzordea bilduko, horretarako ez baitute oraindik datarik adostu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.