Antxon Alonsok Koldo auziko Nafarroako adarraren gaineko ikerketa batzordean ez deklaratzeko eskubideari heldu dio
Alonso zitaziora joan da, baina lehen txandan argudiatu du Auzitegi Gorenean irekitako prozesu judizial batean dagoela, eta, beraz, ez zituela taldeen galderak erantzungo. Taldeek euren txanda probestu dute, eta galdera asko gelditu dira airean.
Antxon Alonso Servinabarren administratzaileak Nafarroako Parlamentuan egiten ari diren lan publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa batzordean ez deklaratzeko eskubidea baliatu du astearte honetan.
Alonso zitaziora joan da, baina lehen txandan argudiatu du Auzitegi Gorenean irekitako prozesu judizial batean dagoela, eta, beraz, ez zituela taldeen galderak erantzungo.
09:35ean iritsi da Nafarroako Parlamentura, eta gela batean egon da, zain, harik eta 09:58an batzordera sartu den arte.
Hasierako txandan adierazi duenez, zitazioaren arrazoia Auzitegi Gorenean irekitako auziarekin bat datorrenez, eta bere abokatuaren gomendioz, ez deklaratzeko eskubideari heldu dio.
Servinabarren administratzaileak eskatua zuen agerraldia isilpean egitea, ateak itxita, baina taldeen bozeramaileen batzordearen aurretik egin duten barne-bileran baztertu egin dute aukera hori.
Javier Esparza UPNren ordezkaria izan da hitza hartzen elehena, eta saiatu da Alonsok bere galderei erantzun ziezaien, halakorik lortu gabe, ordea. 25 minutuko galdeketa baten ostean, Alonsok erantzun dio "gustura asko" ihardetsiko ziola, baina ez zuela erantzungo abokatuaren gomendioz. "Zergatik ez duzu egia esaten eta atseden hartzen?", esan dio UPNren bozeramaileak.
Esparzak aurpegiratu dio nafarrek merezi dutela zer gertatu den jakitea, eta ziurtatu du "Servinabar bera dela trama bat". "Lizentzien eta baimenen lortzaile gisa jokatzen zenuten zuek", gaineratu du.
Halaber, galdetu dio ea zer ekarpen egiten zion Belateko tunelen esleipendun izan zen Acciona eta Oses Construccionekin eratutako ABEEri, horren % 15 izateko. "Inozenteak garela uste duzu? Gizarteak merezi al du zuek hura manipulatzen saiatzea?", galdetu dio.
Oses Construccion enpresaren zuzendariak ezagutzen dituela erantzun du, baina bere parte-hartzea ez da imintzioak eta keinuak egin edo ura edateaz harago joan. Senatuan bezala, erantzun bakarra lortu du UPNk, Belateko kontratazio mahaiko presidentea, Jesus Polo, ez duela ezagutzen errepikatzea.
Javier Lecumberri sozialistaren txandan, Alonsok erantzun du berak dakiela ez dagoela "Nafarroako obra publikorik ikerketapean", eta hori erabili du PSNren bozeramaileak UPNri "Nafarroaren izena zikintzea" leporatzeko.
Adolfo Araiz EH Bilduren legebiltzarkideak euskaraz egin duen sarreran erantzun dio Alonsok, euskaraz ere, bere lana eskertzen diola, baina "gai guztiei erantzuteko unea" iritsiko dela.
Koldo Garciaren agerraldia
Esleipen publikoei buruzko Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak Auzitegi Gorenera jo beharko du Koldo Garcia ministroen aholkulari ohia batzorde horretan ager dadin eskatzeko, gaur egun espetxean baitago.
Koldo Garciaren agerraldia Nafarroako Parlamentuan otsailaren 24rako dago aurriekusita, baina, ikerketa batzordeari barne bilera batean jakinarazi diotenez, hura espetxean egonik, Auzitegi Goreneko epailerari eskatu behako dio agerraldira etortzeko baimena eman diezaion.
Ikerketa batzordeak asteazken honetan jarraituko du Excavaciones Osesen zuzendariaren agerraldiarekin, eta datorren astean helduko dio berriro jarduerari, Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari ohia eta Pedro Lopez Herri Lanetako zuzendari nagusi ohia bertan direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.