Estatutua betetzea eta gainerako konpetentziak eskualdatzea eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Lehendakariak iragarri du apirila baino lehen Aldebiko Batzordea egingo dutela Euskadira transferitzeko dauden eskumenak eskualdatzeko, besteak beste, aireportuen konpetentzia.
Imanol Pradales lehendakariak aldebiko bilera egin du Madrilen Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin, eta Euskadiren eta Estatuaren arteko Aldebiko Agendaren zertan eta nola bete den aztertu dute, lau esparru ardatz hartuta: autogobernu politikoa, autogobernu ekonomikoa, eta politika publikoak eta etorkizuneko erronkak. Pradalesek txosten bat helarazi dio Sanchezi, eta, bertan adierazi duenez, kuantitatiboki, adostutako puntuei erreparatuta, "gehiago dira betetakoak bete ez direnak baino", hala nola 10 eskumen eskualdatzea, zerga eta finantza arloko 34 akordio eta aurrerapenak azpiegiturak, energia eta migrazioan.
Hala ere, lehendakariak azpimarratu du bete gabekoak euskal herritarren ongizaterako "funtsezkoak" diren gaiekin dutela zerikusia batik bat, eta horien artean nabarmendu du Gernikako Estatutuan jasotako eskumen guzti-guztiak eskualdatzearen atzerapena, 2025a amaitu baino lehen beteta egon behar baitzen. Halaber, deitoratu egin du migrazioaren arloko egiturazko planik zehaztu ez izana eta Espainiako Gobernuak Euskadi iparraldeko mugatzat hartzeari uko egin izana. "Argi dago Espainiako Gobernuak ez duela agindutako egutegia bete", esan du.
Bilera ordu eta erdiz luzatu da, eta beste gai batzuk ere izan dituzte hizpide: osasun-profesionalen defizita, Osasun Kohesiorako Funtsa kalkulatzeko sistema berrikusteko beharra, euskararen egoera eta Euskadik foro ekonomikoetan eta nazioarteko erakundeetan duen parte-hartzea.
Pradalesek ohartarazi du migrazioaren arloan aurrerapausorik ez izateak ondorio zuzenak dituela, eta adibide gisa aipatu du Malitik etorritako 600 migratzaileren baino gehiagoren egoera; izan ere, kalean lo egin behar izan zute EAEko erakundeek horiek artatu zituzten arte, horretarako eskumenik ez zuten arren: "Euskadik gaitasun politiko propioak izan behar ditu migrazioaren arloan. Eta epe laburrean, iparraldeko muga izendatu behar da", adierazi du.
Aste Santua baino lehen Aldebiko Lankidetza Batzordea eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitzea erabaki dute bi gobernuek. Lehenengoan, trasnferitzeke dauden eskumenak eskualdatzeari ekingo diote, hala nola aireportuen konpetentzia eskualdatzeari; bigarrenean, berriz, mendekotasuna dutenei arreta emateko baliabideak hobetzeari eta Kupoaren Bosturteko Legea eguneratzeko negoziazioari ekiteari helduko diote.
Lehendakariak hartutako konpromisoak betetzeko "seriotasuna eta zorroztasuna" eskatu ditu, eta ziurtatu du Euskadik "bi hilabez zain eta muin" jardungo duela Espainiako Gobernuak benetan borondate politikoa duen egiaztatzeko.
Torresek bi gobernuen "leialtasuna" baloratu du
Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak azaldu du Aldebiko Lankidetza Batzordea aurreikusita zegoela, urtean bi adostu zirelako, eta adierazi du aurreratu egingo dutela.
Torresek eskertu egin nahi izan du bileraren tonua, eta bi gobernuek lan egiteko duten "leialtasuna" balioetsi du; eta gogoratu du, Pedro Sanchez presidente dela, 2018tik 22 eskumen eskualdatu direla Euskadira, eta azken bostak hilaren 16an zehaztu zirela.
Aireportuen eskualdaketari dagokionez, gogorarazi du horiek "kudeatzea" Eusko Jaurlaritzak planteatu zuela lehenago ere, eta adostasun puntu batera iritsi zirela, ziurrenik "(EAEk) nahi zuena" ez izan arren, baina aurrera egin dutela eta "Konstituzioaren, Gernikako Estatutuaren eta bi gobernuen asmoen arabera egingo dela".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zela.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.