KOLDO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abalosek uko egin dio Kongresuko diputatu aktari

Koldo auzian inputatuta dagoen PSOEko Antolakuntza idazkari ohia behin-behinean espetxean dago pasa den azaroaren 27tik.

ABALOS PSOE CONGRESUA ZENTSURA MOZIOA EFE

Jose Luis Abalos, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkari eta Garraio ministro izandakoak diputatu aktari uko egin dio, Abalosek berak sare sozialetan iragarri duenez. 

X sare sozialean zabaldu duen informazioaren arabera, Auzitegi Gorenak hura espetxeratzearen kontra aurkeztutako helegite guztiak baztertu ondoren, akta uzteko ordua iritsi dela iritzi dio, eta hori eskatu dio Kongresuari, idatzi batean. 

Abalosek azaldu duenez, akusatuen aulkian esertzear dagoen honetan, ezin dio diputatu aktari eutsi. Nabarmendu du aurrerantzean errugabea dela defendatzeko lanean jarraituko duela. 

Pasa den azaroaren 27tik behin-behineko espetxealdian jarraitzen du. Gaur-gaurkoz, Kongresuko talde mistoko kide moduan dabil, baina ez zeukan boto eskubiderik Koldo kasuan auzipetu zutenetik. 

Orain, PSOEren Valentziako hautagai batek ordezkatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X