Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da
Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
Estefania Ocariz Passevant, Psikologian doktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EHU
Estefania Ocariz Passevant, Psikologian doktorea eta gazte-justizian aditua, izango da Mikel Mancisidor Arartekoaren ondokoa. Mancisidorrek berak jakinarazi dio erabakia Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren presidenteari.
Ocariz Psikologian doktorea da EHUn, eta Psikologia Juridikoko masterra du. Gazte-delinkuentzian eta adingabeen zigor-zuzenbidean aditua da, Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzailea izan da, eta, batez ere, gazte-justiziarekin zerikusia duten hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
Kontrol eta Gardentasun Batzordea
Joan den urtearen amaierara arte, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izan zen. 2020an sortu zen erakunde hori, ofizioz nahiz alderdi batek eskatuta, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen barruan eskubideak urratzen direla adierazten duen edozein jokabide zein praktika aztertzeko.
Horrekin batera, Ikerketa Kriminologikorako Espainiako Elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide da 2024tik, eta aldizkari espezializatuetako ebaluatzailea izan da.
Ocariz izendatzeko proposamena astearte honetan izapidetuko du Legebiltzarreko Mahaiak, eta Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeari bidaliko dio. Batzorde horrek izendatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.
Iruñeko aire-trafikoa "hobetzeko prest" agertu da Espainiako Gobernua
Maria Caballero UPNren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa Iruñeko aireportuaren egungo ereduaren alde agertu da, baina aitortu egin du aire-trafikoa "hobetu" daitekeela. Haren hitzetan, Iruñekoa aireportuko bidaiari kopurua % 40 hazi da 2018tik; Estatuko daturik altuenetakoa da hori.