Cerdanek "errugabea" dela defendatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela sekula izan Antxon Alonsoren bazkide
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean agerraldia egin du Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak, eta nabarmendu du ikerketa batzordea baino UPNren "mendeku" gosea asetzeko batzordea dela.
Santos Cerdan, gaur, Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean egin duen agerraldian . Argazkia: EFE
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari eta Espainiako Kongresuko diputatu izandakoak errugabea dela aldarrikatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela inoiz izan Antxon Alonso Servinabar enpresaren administratzailearen bazkide.
Aurreikusi bezala, aurrezko aurreko garratza izan dute Cerdanek berak eta Javier Esparza UPNren ordezkariak Nafarroako Parlamentuan, Belateko tunelen lanetan izan omen diren irregulartasunak argitzeko abian den ikerketa batzordean. Justizia gosez dagoela argi utzi du, Nafarroako gobernuaren herri-lanen esleipenean ez duela sekula esku hartu, ez Belateko tunelak zabaltzeko lanetan ez besteetan.
Cerdanen arabera, Esparza minduta dago ez duelako Nafarroako presidente izate lortu, eta bera bezala, politikoki hilik dagoela adierazi du. Are gehiago, Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordea UPNren mendeku gosea asetzeko batzordea dela uste du buruzagi ohi sozialistak.
Bestalde, gezurretan aritzea aurpegiratu dio Cerdanek Esparzari. Cerdanen esanetan, ez dago Servinabarreko bazkide zela adierazten duen froga bakar bat ere. Beste batzuetan esan izan duen bezala, Servinabar enpresaren bazkide izateko dokumentua sinatu zuen 2016an, baina azkenean atzera egin eta akordioa bertan behera geratu zen.
Nafarroako Gobernuak Belateko tuneleko lanak esleitu zizkion Servinabar, Acciona eta Oses Construcciones enpresek osatzen zuten aldi baterako enpresa elkarteari.
Halaber, Cerdanek ukatu egin du Servinabar enpresaren txartela erabili zuela Madrilgo etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, eta hori Guardia Zibilaren UCO unitatearen txostenak jasotzen duen beste gezur bat dela gaineratu du.
Azkenik, Cerdanek aitortu du EH Bildurekin negoziatu zuela Cristina Ibarrola Iruñeko alkatetzatik kentzeko, baina ukatu egin du Arnaldo Otegirekin negoziatu izana Maria Chivite Nafarroako presidente izendatu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berri honek, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.