Osasun Sistemaren kudeaketa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak

Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.

osakidetza-ambulatorio

EAEko anbulatorio baten irudia. Argazkia: EITB Media

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Ministerioak talka egin dute berriro. Orain dela urtebete Jaurlaritzak gogor salatu zuen Ministerioak ez ziola erantzun medikuen eskasiari heltzeko hainbat proposamen helarazi zizkionean. “Haiek egin ez, eta guk egin dezagun utzi, ere ez”, adierazi zuen Jaurlaritzak. Gaiak erantzunik gabe jarraitzen du, Jaurlaritzatk adierazi duenez, eta orain beste eztabaidagai bat etorri da, Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira.

Azken orduetan, Alberto Martinez Osasun sailburua kexu agertu da Ministerioa grebaren inguruan egiten ari den kudeaketagatik, eta negoziatzeko eskatu dio ministroari. Hala egin ezean, Eusko Jaurlaritzak adierazi du prest dagoela bere autogobernua handitzeko eta funtzio gehiago bere gain hartzeko, arauak bete daitezen eta pazienteak artatzen dituztela berma dadin.

Horrekin batera, orain aste batzuk, Pradales lehendakariak osasun kontuei heldu zien Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin Moncloan eduki zuen bileran, eta eskatu zion osasun-langileen faltari aurre egiteko proposamenak kontuan hartzeko, hurrengo aldebiko bilera baino lehen. Gogora ekarri behar da urtarrilaren 27an lehendakariak Aste Santura arteko epea eman ziola Sanchezi hainbat proposamen bideratzeko.

"Hiru gehi bat" planteamendua

Horrela, beste proposamen batzuen artean, Eusko Jaurlaritzak familia medikuen espezializazio-urteak lautik hirura murriztea proposatu dio Ministerioari, eta laugarren espezializazio-urte hori ondorengo urteetan berreskuratuko litzateke.

Jaurlaritzak adierazi duenez, “hiru gehi bat” planteamendu horrek lau urtean profesionalen kopurua bikoiztea ekarriko luke, eta uste dute bat datorrela Europako beste herrialde batzuetan espezializazioa bideratzeko erarekin.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak proposatu du lehen arretako profesionalen borondatezko erretiroa atzeratzea; planteamendu horren arabera, erretiroa 72 urtera arte atzeratzeko aukera edukiko lukete.

Euskara BAME azterketan

Hirugarrenik, Eusko Jaurlaritzak eskatzen du BAME (Barneko Mediku Egoiliar) azterketan euskararen ezagutza baloratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko plazei dagokienez.

Helburua bertako profesionalak errotzea sustatzea da, BAME aldia Euskadin egin dezaten eta, azken batean, Osakidetzan lanean gera daitezen.

Osasun Sailak uste du neurri horiek —eta Euskadin dagoeneko martxan jarritako beste batzuek— osasun-langileen gabezia arintzen lagun dezaketela. Arazoa gogor jotzen ari da Europa osoko osasun sistemak, eta Osakidetza ez da salbuespena.

Bestalde, duela urtebete Auzitegi Gorenak atzera bota zuen atzerriko titulazioak homologatu eta baliokidetzeko eskumenaren eskualdaketa. Osasun Sailak espero zuen bide horrek datozen urteetan atzerriko ehunka mediku etorraraztea Osakidetzara.

Orain, berriz, Eusko Jaurlaritzak medikuen greban jarri du arreta. “Ministerioak uste badu ez dagoela medikuen kolektiboarekin negoziazio hori jorratzeko moduan, guk geure Estatutu Markoa izateko gaitasuna eskatzen dugu”, adierazi du Osasun sailburu Alberto Martinezek.

ESTATUTU PROPIOA

Alberto Martinezek medikuekin negoziatzeko edo eskumena Euskadiri lagatzeko eskatu dio Ministerioari

EITB

Osasun sailburuak ohartarazi duenez, ministerioak erantzukizunak bere gain hartzen ez baditu, Euskadik osasun-kudeaketaren eskumena eskatuko du.

Alberto Martínez
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X