Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Eusko Jaurlaritzak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxen “probokazioa” ikusita. “Alderdi autoritario bateko hamabost bat lagunen probokazioan ez erortzeko” eskatu du Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak, astelehenean Voxek Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campusean deitutako ekitaldiaren harira.
Errektoretza-taldeak campusa ixtea eta aurrez aurreko eskolak bertan behera uztea erabaki du, ekitaldiak “arriskua” ekar dezakeelako; izan ere, haren aurkako mobilizazioak deitu dira.
“Ez dut polemikarik txikiena piztu nahi gai honen inguruan. Alde batetik, badago talde txiki baten probokazioa, eta ez nuke ulertuko probokazio horretan inor erortzea”, adierazi du Zupiriak kazetarien aurrean Eusko Legebiltzarrera iritsi denean.
Sailburuak esan du gizarteak “zentzuz jokatzea” espero duela, “herritar guztiek beren eskubideak normaltasun osoz gauzatu ahal izateko”. “Aukera badago jende guztiak bere adierazpen askatasuna eta protesta eskubidea erabili dezan inor kaltetu gabe. Espero dut hori nagusitzea”, azaldu du.
EHUren oharra
EHUko errektoretza-taldearen ustez, unibertsitatearen balioak “bateraezinak” dira Voxen eta “edozein autoritarismoren mezu nazional-populistekin”. Ohar batean nabarmendu duenez, “ez da kasualitatea alderdi ultraeskuindarraren elkarretaratzea Arabako campusean egitea eta egingo den egunean egitea", otsailaren 23an, hain zuzen.
Horren iritzian, “ez da kasualitatea, ezta huskeria ere, alderdi ultraeskuindarraren ekimenak bat egitea 1981eko otsailaren 23an izandako estatu-kolpe saiakeraren urteurrenarekin, eta zer esanik ez mundu mailan ultraeskuina aurrera egiten ari den testuinguru honetan”.
Erabiliko den espazio publikoa Gasteizko Udalaren jabetzakoa da, baina EHUren Arabako campusaren eremuan dago, Euskal Herriko Unibertsitateak gogorarazi duenez.
“Erabaki hau ardura instituzionaletik hartu da, eta prebentziozko neurri gisa, unibertsitateko kide guztien segurtasuna eta osotasuna bermatzeko helburuarekin. Gure lehentasun nagusia ikasle, irakasle eta TEKAZEL langileen ongizatea da. Ondorioz, jakinarazten da adierazitako egunean aurrez aurreko eskolak eta jarduerak bertan behera geratuko direla, eta irakaskuntza jarduera guztiak baliabide telematikoen bidez garatuko direla”, erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJ eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Gazteria, Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Aldakako ebakuntza berri bat egingo diote Aburtori martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguruko beharko du Aburtok osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".
EHUk Arabako campusa itxiko du astelehenean, Voxen ekitaldi bat dela-eta
Eskuin muturreko alderdiak otsailaren 23aren oroigarri gisa egin du deialdia, “unibertsitatean askatasuna defendatzeko ezker abertzalearen aurrean”.
Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak
Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.