DESKLASIFIKAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

O23ko paperekin herritarrekiko zor bat kitatu dela adierazi du Sanchezek

Kongresuko kontrol saioan, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak ontzat jo du erabakia, baina, haratago joateko eta GALen eta Mikel Zabalzaren hilketaren inguruko sekretuak ere altxatzeko eskatu dio presidenteari, "euskal jendartearentzat garrantzia handiko" kasuak direlako. 

MADRID, 25/02/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene durante la sesión de control al Gobiernocelebrada este miércoles en el Congreso de los Diputados. EFE/Zipi
18:00 - 20:00

Estatu-kolpe saiakerako paperak argitaratzearekin herritarrekiko zorretako bat kitatzen dela nabarmendu du gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan. Horren harira, Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk kongresuan duen bozeramaileak eskatu dio, beste pauso bat eman dezala aurrera eta ken ditzala GALen inguruko eta Mikel Zabalzaren hilketaren gaineko sekretuak ere. 

Kongresuan egin den kontrol-saioan, Aizpuruan galdetu dio ea desklasifikatuko ote dituen "euskal jendartearentzat garrantzi handiko" diren beste kasu batzuetako dokumentuak ere, gaur O23koekin egin moduan. 

"Ontzat jotzen dugu erabaki hau, baina ez da nahikoa, eta ez da nahikoa oraindik ere sektretupean eta zigor gabe jarraitzen dutelako euskal herritarrontzat eta gure historiarentzat garrantzia gorena duten gertaera eta krimenak, horietako asko O23koak baino lehenagokoak", esan du. 

Kasu horien artean aipatu ditu Mikel Zabalzaren "hilketa"; Jose Miguel Etxeberriaren "argitu gabeko desagerpena"; GAL; Batallon Vasco Español; German Rodriguez poliziaren tiroz hil zeneko 78ko sanferminetako gertaerak; eta Gasteizen 1976an gertatutakoa, non bost langile erail zituzten. 

"Euskal gizarteak eskubidea du horietan guztietan, ure herriaren kontrako gerra zikinean zer gertatu zen jakiteko", esan dio. 

Aizpuruari erantzunez, Sanchezek nabarmendu duenez, "gaur egun handia da demokraziarentzat", O23ko papreak argitaratuko direlako, izan ere, gardentasuna "aurrerabidea, demokrazia eta kultura demokratikoa" sendotzen ari den isla da. 

"Zor bat kitatu dugu, ez bakarrik gure herriaren gertuko historiako pasarte eta uneak argitu nahi dituzten ikertzaile eta zientzialariekin genuena, baita gizartearekin genuena ere, herritarrek eskubidea baitute Estatu-kolpe saiakera horrekin zerikusia duen ororen berri izateko", azpimarratu du. 

EH Bilduren bozeramaileak egindako eskaerari erantzunez, Sanchezek gogorarazi du joan den uztailean Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuaren lege-proiektua onartu zuela, tramitazioan dagoela Parlamentuan, eta onartuko balitz, "sekretu ofizialen legea, Konstituzio-aurrekoa, baliogabetzea" ekarriko lukeela. 

Sanchezen esanetan, lege horrek "demokrazia aurreratuenen pare jarriko luke Espainia, gardentasunari eta sekretu ofizialek kudeaketari dagokionez". 

Horregatik, datozen saioetan egitasmo hori babesteko eskatu die talde politikoei, "gaur egungo lege bat izateko, demokratikoa, 68ko legea behin betiko baliogabe utziko lukeena". 

EH Bilduren bozeramailearen hitzartzean kritika eta kexak piztu dira Alderdi Popularreko kideen artean, Kongresuko presidente Francisca Armengolek isilarazi behar izateraino. 

Kontrol-saioko bere galderan, Guillermo Mariscal PPren diputatuak Aizpuruari esan dio egin behar duena ETAren hilketak "argitzen laguntzea" dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X