EAJk Itziar Carrocera zinegotzia aukeratu du Santurtziko alkategai
Elkarrekin Podemosek iragarri duen egun berean egin dute izendapena. Hain zuzen ere, alderdi horrek adierazi du Miren Matanzas buru duen EH Bilduren hautagaitzaren alde bozkatuko duela martxoaren 5ean egingo den inbestidura-saioan.
Santurtziko EAJren udal-batzarrak Itziar Carrocera Fernandez Kultura, Kirol eta Euskara zinegotzia aukeratu du Santurtziko alkategai izateko, Karmele Tubillak kargua utzi ostean.
Alderdiak ohar bidez jakinarazi duenez, izendapenarekin EAJk “etapa sendo eta egonkor berri bati ekingo dio Udalaren buruan, kudeaketa arduratsuarekin, proiektu estrategikoen bultzadarekin eta Santurtziren etorkizunarekiko konpromisoa berretsiz”.
EAJk azaldu du aro berria “umiltasunetik eta autokritikatik” ere jaio dela. Izan ere, adierazi duenez, “badakigu azkenaldian erabaki eta egoera batzuek ez dutela herritarrengan konfiantza sortu”.
Halaber, alderdiaren esanetan, Carroceraren aukeraketak “barne-kohesioa eta udalerrian proiektu jeltzalea indartzen jarraitzeko borondatea” erakusten du.
Carrocerak 49 urte ditu, eta Magisteritza ikasi zuen. Gaur egun Kultura, Kirol eta Euskara zinegotzia da, 2019tik 2023ra Santurtziko Udaleko Berdintasun eta Gizarte Ekintza Saila zuzendu zuen, eta 2019tik 2020ra Begoñako Andra Mari Egoitzako presidente izan zen.
EAJren arabera, haren ibilbideak “udal kudeaketan esperientzia, zerbitzu publikoarekiko konpromisoa eta Santurtziko ehun sozial eta kulturalarekin lotura estua” uztartzen ditu. Gainera, alderdiak nabarmendu du kudeaketa-gaitasuna, Udalaren funtzionamenduaren ezagutza eta elkarrizketarako duen gaitasuna “funtsezkoak” direla “egonkortasun instituzionala indartzeko eta etorkizuneko proiektu nagusietan aurrera egiten jarraitzeko”.
Batzarraren aurrean egindako hitzaldian, Carrocerak adierazi du ardura “hurbiltasunez, umiltasunez eta herritar guztiekiko errespetuz” hartzen duela. “Larrua utziko dut”, ziurtatu du.
Bestalde, Elkarrekin Podemosek esan du EH Bilduren hautagaitzaren alde bozkatuko duela martxoaren 5eko inbestidura-saioan, bi alderdi politikoek Bizkaiko udalerrian gobernu aurrerakoia osatzeko akordioa lortu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Motibazio politikoko 65 biktima aitortu zituen iaz Nafarroako Gobernuak
2023tik, 217 aitortza eskaera jaso ditu Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta 106 biktima aitortu ditu; horietatik 7 hildako biktimenak dira.
Zarzuelak uste du Juan Carlos I.ak egoitza fiskala Espainian finkatu beharko lukeela Estatura itzuli nahi badu
Errege emeritua Espainiara itzul daiteke egokitzat jotzen duenean, baina Errege Etxean uste dute, bere irudia eta Koroarena babestu nahi baditu, orduan zerga-egoitza Estatuan ere finkatu beharko lukeela.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.
Aitor Estebanek hoztu egin du EH Bildurekin eta PSE-EErekin estatus berriari buruzko akordioa lortzeko aukera
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Nueva Economía Forum gosarian adierazi duenez, une honetan "igerilekuan ez dago urik". Edozein kasutan, buruzagi jeltzaleak adierazi du EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk negoziatzen jarraitzeko borondatea dutela.
Kongresuak babes sozialerako dekretua errefusatu ostean, "estrategia politikoak" nagusitu direla esan du Aizpuruak
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian esandakoaren arabera, Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak ahaleginak egin ditu ezkutu sozialeko neurriak aurrera ateratzeko, eta, beraz, ez du ontzat jo Juntsek babeste aldea jarritako baldintza: etxegabetzeen luzamendua dekretutik ateratzea. Gezurretan aritzea egotzi dio Juntsi, eta ezkutu sozialak neurri guztiak jaso behar dituela nabarmendu du.
Zer aldatzen dute estatu-kolpearen agiriek?
Otsailaren 23ko paperen desklasifikazioak oihartzun handia sortu du, aurreikuspenak bete ez diren arren. Josu Chueca historialariak aztertu du zer neurritan aldatzen den estatu-kolpeari buruzko kontakizuna.
Diputatuen Kongresuak bigarrenez indargabetu ditu etxegabetzeen aurkako luzamendua eta babes sozialerako beste neurri batzuk
Atzera bota duten arauak berritasun bat zekarren, duela hilabete indargabetutakoarekin alderatuta: etxegabetzeak etetea ez zitzaien aplikatuko bi etxebizitza edo gutxiagoko jabeei, Gobernuak EAJrekin hitzartutako emakida bat.
Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.
Santurtziko alkateak dimisioa ofizial egin du: "Lasai noa, jakinda beti jokatu dudala legearen barruan"
Karmele Tubillak otsailaren 12an eman zuen alkatetza uzteko erabakiaren berri, "arrazoi pertsonal, familiar eta politikoak" argudiatuta. Berriro ere oposizioari egotzi dio berak dimititzea eragin duen egoera sortzea, gogortu egin duelako gobernuaren aurkako jarduna.