EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana

Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko. 

MADRID, 12/01/2026.- El ministro español de Exteriores, José Manuel Albares, llega a la rueda de prensa conjunta que han ofrecido el presidente del Gobierno, Pedro Sánchez y el primer ministro de Grecia, Kyriákos Mitsotákis, tras la reunión mantenida para analizar el actual contexto geopolítico internacional, este lunes en Moncloa. EFE/ Mariscal

Jose Manuel Albares, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

"Guztiz gezurtatzen dut. Ekialde Hurbileko gerraren, Irango bonbardaketen eta gure base militarren erabileraren aurrean Espainiako Gobernuak duen jarrera ez da ezertan aldatu". Hitz horiek erabili ditu Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietarako ministroak, ordu batzuk lehenago Karoline Leavitt Etxe Zuriko eledunak esandakoa ukatzeko. Azken horren arabera, Espainia prest dago Ameriketako Estatu Batuetako Armadarekin lankidetzan aritzeko. 

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Leavittek ziurtatu du Espainiak jarrera aldatu duela,  Donald Trump AEBko presidenteak merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin ondoren. Iranen aurkako operazioetarako Armada estatubatuarrari Rota (Cadiz) eta Morongo (Sevilla) base militarrak ez uzteagatik piztu da polemika. 

Ser irrati-katean egindako elkarrizketan, Leavitten adierazpenei buruz galdetuta, Albaresek azaldu du ez duela arrastorik eta ez dakiela nondik atera duen hori. Espainiaren jarrera ez dela ezertan aldatu nabarmendu du, eta Pedro Sanchez presidenteak goizeko agerraldian esandakoak ekarri ditu gogora: "Gerrari ez, argi eta garbi". 

Halaber, nabarmendu du Europako kide asko ari direla Sanchezi babesa erakusten. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X