Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan

Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.

Tubos Reunidos Group Amurrio
Tubos Reunidos. Argazkia: EFE

EAJk legez besteko proposamen bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan, "industriaren lehiakortasuna bermatzeko" neurriak behar direla arrazoituta, "egungo testuinguru geopolitikoa kontuan izanda".

Horren bidez, Espainiako Gobernuari galdegin diote "enpresarekin eta administrazioekin koordinatuta, Tubos Reunidosen zorra berregituratu dezala edo finantza-baldintzak egokitu ditzala," bideragarritasun plan batekin", enpleguari eutsi ahal izateko.

Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.

Zailtasun horiek areagotu egin dira "AEBk muga-zergak ezarri zituenetik, eta, are gehiago, Ekialde Hurbilean krisia piztu denetik", adierazi dute. Hori dela eta, EAJk nabarmendu du industriari erantzun bat eman behar zaiola, "nazioarteko merkatuan lehiatu ahal izateko".

Halaber, oharrean, azaldu dute Tubos Reunidosen kasuak argi eta garbi islatzen dituela "industria siderurgikoak eta elektrointentsiboak dituen erronka estrukturalak". Hori horrela, EAJren ustez, "nazioarteko testuingurua eta sektoreak Espainiako Estatuan dituen erronkak aintzat hartuta, beharrezkoa da lehiakortasuna indartzeko neurriak hartzea, esparru energetiko egokia bermatzea eta enpresa estrategikoen eta enplegu industrialaren bideragarritasuna ziurtatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X