ABERRI EGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean

Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.

2025eko Aberri Eguna. Argazkia: EFE

Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 5ean Iruñean, Aberri Egunean. Aldarrikapen horri, aurten, "inperialismoaren sarraskien" eraginpean dauden herriekiko elkartasuna gehituko zaio.

Miren Zabaleta EH Bilduren Nafarroako arduradun politikoak eman du horren berri, apirilaren 5ean, igandean, Iruñean "zazpiak bat egin" lelopean egingo den Aberri Eguna aurkezteko agerraldian.

Zabaletaren hitzetan, "faxismoari aurre egiteko, Euskal Herriko langileen bizi-baldintzak duintzeko, eskubide sozialak bermatzeko eta euskarari bultzada berri bat eskatzeko" ere izango da hitzordua.

Aldarrikapenerako ez ezik, ospakizunetarako ere hitzordua izango dela adierazi du, baina ekitaldi nagusia eguerdian Antoniutti parkean amaituko den manifestazioa izango da.

Horregatik guztiagatik, "Euskal Herria gure nazioa dela aldarrikatzeko Iruñeko kaleak betetzeko" gonbidapena egin du Zabaletak.

Agerraldian izan dira, era berean, EH Bilduko hainbat kargu instituzional, besteak beste, Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Asironek adierazi du apirilaren 5ean Iruñea "inperialismoaren aurkako eta bakearen aldeko aldarria" izango dela. "Berriz ere argi eta garbi esango dugu herri guztiek dutela beren subiranotasuna errespetatzeko eskubidea", gehitu du.

Hori horrela, "eraso inperialista jasaten ari diren eta herritarrak hiltzen ari zaizkien herriekiko" elkartasuna azpimarratu du.

"Ahotsa altxatu eta bakea eta eraso inperialisten amaiera eskatzeko garaia da. Euskal Herriak esan zion ezetz NATOri, ezezkoa gerrari eta baiezkoa bakeari, baiezkoa askatasunari. Aberri Eguna herri gisa ditugun eskubideak aldarrikatzeko, bakea eskatzeko eta gerraren amaiera eskatzeko mobilizazioa izango da", azpimarratu du Asironek.

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X