Laguntzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko

Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.

MADRID, 10/03/2026.- La vicepresidenta tercera y ministra para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico, Sara Aagesen, y la ministra de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones y portavoz del Gobierno, Elma Saiz, ofrecen una rueda de prensa posterior a la reunión del Consejo de Ministros, este martes, en Madrid. EFE/Zipi
Sara Aagesen eta Elma Saiz ministroak. Argazkia: EFE

Elma Saiz Gizarte Segurantzako ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak astearte honetan aurreratu duenez, Exekutiboa "denbora darama erantzun integral, kalibratu eta eraginkorra" prestatzen, Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko.

Ministroen Kontseiluaren bileraren amaieran, bozeramaileak adierazi du aste honetan zehar Gobernuak ideiak trukatuko dituela talde parlamentario guztiekin, baita eragile sozialekin, patronalarekin eta sindikatuekin ere, eta Europako Batzordeak Ekialde Hurbileko egungo gatazkaren aurrean neurriak proposatzeko egindako proposamenak entzungo dituela.

Alde batetik, "koiunturazko" plano bat jasoko du, "familiak, langileak eta enpresak babesteko" neurriak bilduko dituena, baina "egiturazko" plano bat ere hartuko du, "trantsizio ekologikoa" bizkortzeko eta "autonomia estrategikoa indartzeko" neurriekin.

Aagesen: lasaitasun mezua

Bestalde, Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro eta hirugarren presidenteordeak "lasaitasun mezua" zabaldu du gatazkaren aurrean, eta egungo egoera Ukrainan gerra hasi zenean izandakoaren "bestelakoa" dela ziurtatu du.

Horrela, azaldu du Espainiak Ormuzeko itsasartearen bidezko energia-hornidurarekiko duen esposizio zuzena % 2tik beherakoa dela gasaren kasuan, eta % 5etik beherakoa petrolioari dagokionez.

Halaber, adierazi du Gobernua "bilera ugari" egiten ari dela Europako kideekin, eta petrolio gordinaren prezioaren jarraipena egiten ari dela, % 28 hazi baita gatazkaren aurreko egunekin alderatuta, eta argiaren bilakaerarena ere bai, % 80ko gorakada izan baitu.

Hala ere, Gobernua "jarduteko prest" dagoela eta "erantzun plan integrala" prestatzen ari dela ziurtatu du, "egoeraren araberako neurriak izango dituena, baina baita estrategikoak diren neurriak ere".

Ez da baztertzen neurri fiskalak hartzea

Ildo horretan, eta neurri fiskalak hartzea aurreikusten duten galdetuta, hirugarren presidenteordeak esan du "neurri guzti-guztiak mahai gainean" daudela, eta garrantzitsuena egiturazko neurriak hartzea dela, herrialdea krisi honetatik "indartuta" atera dadin, energia berriztagarrien alde eginez, Ukrainako gerrarekin gertatu zen bezala.

Espainiak gasarekiko eta petrolioarekiko arrisku txikiagoa duela nabarmendu du Aagesenek, energia berriztagarriak handitu dituelako mix energetikoan, eta herrialdeak energia berriztagarrien "baliabide mugagabearen" alde egin behar duela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X