Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek

Gasteizen EHUko ikasleen prentsaurrekoa
18:00 - 20:00
Gasteiz, gaur goizean. Argazkia: EITB.

Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X