Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Industria Defendatzeko Taldearen bilera: Industria Defendatzeko Taldearen premiazko bilera egingo dute Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak aztertzeko. Bilera 17:30ean egingo da Zamudioko Parke Teknologikoan eta bertan izango dira Imanol Pradales lehendakaria, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta kluster, enpresa eta eragile guztiek parte hartuko dute.
- Martxoaren 11ko atentatuen urteurrena: Gaur 22 urte betetzen dira talde jihadista batek Madrilen atentatuak egin eta 193 pertsona hil eta 2.000 zauritu baino gehiago utzi zituenetik.
- Aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan: EAEko eskola publikoetan jantoki zerbitzua egongo da gaur biharretan, LAB, CC. OO. eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu eta greba bertan behera utzi ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Konstituzioaren Laugarren Xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari den une honetan"
Cristina Ibarrolak gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta orain pausoa emateko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradalesek lurralde arteko lankidetza aldarrikatu du, "krisiak eta gerrak pilatzen ari diren" testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iiritsiko diren eztabaidei aurre hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.