Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Alderdi Sozialistak, Frantziako Alderdi Komunistak eta Ekologistak osatzen duten koalizioak botoen % 38,7 lortu ditu Parisko udal hauteskundeen lehen itzulian, Elabe Berger Levraultek egindako aurreikuspenen arabera.
Emmanuel Gregoirek gidatutako hautagaitzak Rachida Datiren errepublikanoen hautagaitzari gailenduko litzaioke, % 24,9ko babesa lortuta; eta Sophia Chikirou Frantzia Intsumisoko hautagaiak, berriz, botoen % 12,1 eskuratuko luke.
Laugarren postuan Horizons zentro-eskuineko alderdiko Pierre-Yves Bournazel legoke ( % 11,6) eta bosgarren postuan Sarah Knafo, Reconquête alderdi ultraeskuindarreko hautagaia (% 9,6).
"Parisko herriak buruan jarri gaitu lehen itzuli honetan", nabarmendu du Gregoirek, "errepublikanoen eta aurrerakoien eremuko boto-emaile guztiei" dei egin aurretik, bigarren itzuliari begira. Izan ere, sozialistek Frantziako Estatuko hiriburuan 25 urte daramate agintean, azken 12 urrtetan Anna Hidalgorekin, eta jarraipena eman nahi diote horri.
Marseillan Benoît Payan izan da bozkatuena ( % 36,7), Frantzia Intsumisorik gabeko ezkerreko koalizio baten buru, nahiz eta oraingoan Franck Allisio Rassemblement Nationaleko hautagaiari (%33,6) alde urria atera dion.
Nizan, Eric Ciottiren Errepublikanoak izan dira bozkatuenak ( % 42,6), Christian Estrosi alkate ohiaren aurretik (Horizons, % 31,3).
Lyonen, orain arteko alkateak, Grégory Doucet ekologistak, botoen % 37,5 lortu ditu, Jean-Michel Aulas zentro-eskuinak babestutako independentearen kopuru bera. Atzetik Anaïs Belouassa-Cherifi Frantzia Intsumisoko hautagaia geratu da, % 9,7rekin, Ifop-Fiduzialen estimazioaren arabera.
Beste hiri batzuetan, Perpinyan kasu, Louis Aliot eskuin-muturreko alkateak botoen % 50,61 lortu ditu eta, beraz, bigarren itzulirik gabe lortu du Alkatetza. Antzeko egoera gertatu da Meauxen, Jean-François Coperekin (zentro-eskuina), Lensen Sylvain Robertekin (ezkerra) eta Cannesen David Lisnardekin (zentro-eskuina).
Calaisen Natacha Bouchart alkateak (eskuin independentea) ere bere karguari eutsiko dio eta Saint-Amand-les-Eauxen Fabien Roussel Frantziako Alderdi Komunistako idazkari nazionalak jarraituko du alkate.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin batera: Pascal Lesellier. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.