Poliziaren abusuen biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala

Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.

martxelo otamendi kazetaria, euskadi irratian
18:00 - 20:00

Martxelo Otamendi kazetaria, Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa. Argazkia: Orain

Torturen zazpi biktimak iragarri dute ekimen judizial bateratu bat abiatuko dutela Espainiako Justiziari haien kasuak iker ditzala eskatzeko. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak zazpien kasuetan zigortu zuen Espainiako Estatua horiek ez ikertzeagatik. Horietako bat Martxelo Otamendi kazetaria da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturatu egin zutela salatu zuen. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Otamendik esan du egia judiziala falta dela, erakundeen eta gizartearen zati handi baten aitorpenaren ondoren.

Martxoaren 24a Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunaren bezperan iragarri dute ekimen judizial bateratua abiarazi behar zutela. 

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 10 aldiz zigortu du Espainiako Estatua torturak ez ikertzeagatik, eta ekimen horretan 10 biktima horietatik zazpi batu dira. Ekimena Giza Eskubideen Behatokiaren babesa jaso du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X