BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek eta Pradalesek aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan

Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aldebiko batzordearen laugarren bilera izango da.

(Foto de ARCHIVO)

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (i), recibe al lehendakari, Imanol Pradales (d), en el Complejo de la Moncloa, a 27 de enero de 2026, en Madrid (España). Pradales, y Sánchez han analizado asuntos de interés común, antes de concretar el encuentro bilateral que tienen pendiente para cerrar los compromisos pendientes de cumplimiento, entre ellos la culminación del Estatuto de Gernika, con el traspaso de la totalidad de materias contempladas para Euskadi en el texto estatutario.



Fernando Sánchez / Europa Press

27/1/2026

Pradales eta Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera egingo dute ostiral honetan.  

Moncloako eta Lehendakaritzako iturriek jakitera eman dutenez, datorren ostiralean, martxoak 27, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak bilera egingo dute Moncloan; aldebiko batzordearen laugarren bilera izango da. 

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua pozik agertu zen duela bi aste, Espainiako Gobernuak Madrilen dituen ordezkariekin aldebiko azpibatzordean izandako bileraren ostean, eta aireportuen kudeaketaren arloan "akordio garrantzitsuak" lortu zituztela iragarri zuen.

Orduan azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak hobetu egin zuen aurkeztutako proposamena, eta hitzemandako akordioak sinatuko den dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke". Ubarretxenak aurreratu zuen lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea Aste Santua baino lehen elkartuko zirela, eta litekeena dela EAEko aireportuak kudeatzeko behin betiko akordioa sinatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X