KORRIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan. 

korrika presoak txantrea
Korrika, Iruñeko Txantrea auzoan

Korrrikan ETAko presoen irudiak erakutsi izana ikertzeko agindu die Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari. UPN alderdiak martxoaren 25ean aurkeztutako salaketaren ondotik dator erabakia.

Zehazki,  Francisco Ruiz Romero eta Alberto Viedma Morillas,  Tomas Caballero eta Francisco Casanova UPNko zinegotzien hilketengatik zigortutako presoen, hurrenez hurren, erakutsi zirela salatu zuen alderdi erregionalistak, eta argazkiak zeramatzaten pertsonak identifikatzea nahi du. 

Euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat lekutatik igaro zenean erakutsi ziren irudiok. 

X sare sozialean zabaldutako mezu batean, Cristina Ibarrola UPNko presidenteak eskatu du "ikerketa amaieraraino" iristea. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X