Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Aldaketa Euskal Hirigune Elkargoko buruzagitzan. Aurrerantzean, Alain Iriart izango da lehendakari, Jean-Rene Etchegarayren ordez. Bigarren bozketan lortu du Lehendakaritza EH Baiko Hiriburuko (Lapurdi) auzapeza ere badenak. 119 boto eskuratu ditu, beharrezkoa zuen gehiengo absolutua (114 boto) gaindituta. Baionako auzapez zentrista denak, bere aldetik, 102 boto erdietsi ditu.
Ematen du (botoa sekretua da) bigarren bozketan gako izan direla aurrenekoan Peio Etxeleku EAJko kide eta Kanboko auzapezaren alde egin duten hautetsien botoak. Izan ere, Etxelekuk hautagaitza erretiratu, eta "pertsonalki" ezker abertzaleko hautagaiaren alde egingo duela iragarri du. Babes horri esker gainditu du Iriartek gehiengo osoaren langa.
Eskerrak Etchegarayri eta Etxelekuri
"Mila esker handi bat denei", euskarazko hitzokin abiatu du Iriartek, nabarmen hunkituta, bere hitzaldia (frantsesez egin du dena). Aitortu duenez, "segundo bakar batez ere ez nuen imajinatzen hemen egongo nintzatekeela". Ondoren, eskerrak eman dizkio Jean-Rene Etchegaray 2017tik, Elkargoa sortu zenetik, lehendakari izan denari. "Eskerrik asko eta zorionak Jean-Rene Etchegaray ia 10 urteotan egin duzun lanagatik". Hautetsiek txalo zaparrada bat eskaini diote Baionako auzapezari.
Segidan, Etxeleku jeltzaleari ere eman dizkio eskerrak Iriartek. "Nire alde bozkatuko duzula iragarri duzu. Azkenean, zuok (232 hautetsiek) aukeratu duzue", erantsi du.
Iriartek batasunerako deia egin du. "Bidea elkarrekin egingo dugu. Ezberdinak gara, baina komunitatearen zerbitzupean gaude", esan du, eta honakoa erantsi du: "Guk ez dugu gugatik lan egiten, interes orokorraren alde baizik".
Gainera, Hiriburuko alkate izateari utziko diola iragarri du Iriartek, eta datozen egunetako trantsizioa prestatuko duela. Izan ere, Elkargoarekiko "konpromiso pertsonal handia" duela adierazi du.
Lehen bozketan, Etchegaray izan da garaile, baina gehiengo osotik urrun
Bilkura 09:00etan hasi dute, lau hautagai zirela: Jean-Rene Etchegaray, Alain Iriart, Peio Etxeleku eta Pascal Lesellier. Lehen bozketan, ezein hautagaik ez du lortu beharrezkoa zuen gehiengo osoa. Hauxe izan da bozketa horren emaitza: Etchegarayk 99 boto lortu ditu; Iriartek, 80; Etxelekuk, 49; eta Lesellierrek, 1. Ondoren, 15 minutuko etenaldia egin ostean, Etxelekuk eta Lesellierrek adierazi dute ez zirela bigarren itzulira aurkeztuko, eta lehenak Iriarten alde bozkatuko zuela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.
Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Chivitek asteazkenean sinatuko du Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa, Pekinen
Horren helburua 400 milioi euroko inbertsioa eta 1.000 lanposturaino beharko dituen bateria enpresa ezartzeko urratsak aurreratzea da.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.