Etxebizitza finkatu da euskal gizartearen arazo nagusi gisa: burbuilaren garaiko mailara iritsi da kezka
Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroak agerian utzi du gora egin duela prekaritatearekiko eta arazo ekonomikoekiko kezka. Delinkuentziaren inguruko kezka, berriz, apaldu egin da.
Etxebizitzarako sarbidea da, alde handiz, euskal gizartearen arazo nagusia, eta egungo kezka maila higiezinen burbuilaren garaiko mailara iritsi da. Inkestatutakoen erdiak baino gehiagok aipatu dute etxebizitza dagoela euskal gizartearen lehen arazoren artean —%57k, zehazki—, Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroan. Azterketak, gainera, erakusten du gora egin duela 'lan merkatuarekin lotutako arazoekiko' kezkak, bai eta arazo ekonomikoen ingurukoa ere.
Eusko Jaurlaritzak ostiral honetan eman du argitara azken Soziometroa, agerian uzten duena gero eta handiagoa dela izaera materialeko arazoekiko kezka. Etxebizitzaren kasuan, kezka maila abenduko aurreko Soziometrokoaren parean dago, eta azken 19 urteetako handiena da (2007an % 58ra iritsi zen).
Prekaritatea eta arazo ekonomikoak
‘Lan merkatuarekin lotutako arazoak’ epigrafean, nabarmena da gorakada: % 47k aipatzen dute arazo nagusien artean, aurreko Soziometroan baino bost puntu gehiago. ‘Arazo ekonomikoen’ inguruko kezka ere antzera handitu da: inkestatutakoen % 20k aipatu dute, abenduan baino sei puntu gehiago.
Bestalde, osasun sistemaren egoerarekiko kezka bere horretan mantentzen da, eta inkestatutakoen % 28rentzat arazo nagusien artean dago. Aurreko Soziometroaren maila bera da, 2024 eta 2025 urteetan izan zuen puntu gorenetik urrun (% 35era heldu zen).
Delinkuentziari buruzko kezka, aldiz, apaldu egin da: inkestatutakoen % 19k aipatu dute, abenduan izan zuen gailur historikoan (% 26k aipatu zuten) baino zazpi puntu gutxiago. Immigrazioarekiko kezka ere zertxobait jaitsi da, % 15etik egungo %12ra.
Beraz, etxebizitza (% 57), ‘lan merkatuari lotutako arazoak’ (% 47), osasuna (% 26), ‘arazo ekonomikoak’ (% 20) eta delinkuentzia (% 19) ageri dira euskal gizartearen bost arazo nagusien artean; immigrazioa, berriz, lehen bost postu horietatik kanpo geratu da, eta seigarren kezka gisa kokatu da.
Soziometroaren edizio honetan beste datu batek ematen du arreta: etxebizitzarako sarbidea da Euskadiko arazo sozial nagusia Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztietako hautesleen artean, Voxekoen kasuan izan ezik.
Arazo nagusiek maila pertsonalean duten eraginari erreparatuta, ordena apur bat aldatzen da: % 29k ‘arazo ekonomikoak’ aipatu dituzte; % 26k ‘lan merkatuari lotutako arazoak’; eta % 20k etxebizitza zein osasuna. Delinkuentziaren kasuan, % 11k aipatu dute, abenduko Soziometroan baino sei puntu gutxiago.
Politikarekiko interesa, gorantz
Ohi bezala, Soziometroak inkestatuen egoera pertsonalaz edo jarrera politikoez beste zenbait galdera ere egiten ditu. Azken atal horretan, nabarmentzekoa da zelan igo den politikarekiko interesa. Inoizko mailarik handienera iritsi da: inkestatuen % 48k diote "oso edo nahiko interesatua" daudela. 2010ean, mailarik apalena erregistratu zenean, % 20koa zen kopurua.
Euskal buruzagi politikoen balorazioari dagokionez, lehen tokian dago lehendakaria, Imanol Pradales: 5,7ko batez besteko nota du, % 78ko ezagutza maila eta % 59ko onarpen indizea. Ondoren, Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea dago: 5,4ko batez besteko nota du, % 54ko ezagutza eta % 31ko onarpena.
Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak 4,5eko nota du; inkestatuen %46k ezagutzen dute, eta % 25eko onarpen indizea du. Gainerako indar politikoetako —PP, Sumar eta Vox— buruzagiek balorazio, onarpen eta ezagutza maila apalagoak dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.