Korrikak dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen ote dituen aztertuko du Gasteizko Udalak
Gasteizko udal gobernuak (PSE-EE eta EAJ, koalizioan) iragarri du Korrikak dirulaguntzak jasotzen baldintzak betetzen ote dituen aztertuko duela. Iragarpena gaurko osoko bilkuran egin du Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak, PPk gaiarekin lotuta aurkeztutako mozio bat eztabaidatu ostean.
24. Korrikako ibilbidean zehar, ETAko presoen argazkiak erakutsi zituztela eta, AEKren ekimenari dirulaguntza kentzeko eskaera eraman du gaur osoko bilkurara Alderdi Popularrak. Proposamenak PPren aldeko botoa baino ez du jaso, eta gainerako taldeek kontra bozkatu dute.
ETAko presoen argazkiak erakustea gaitzetsi du Nanclares zinegotzi sozialistak, eta auziak dirulaguntzen ordenantza orokorra betetzen ote duen aztertuko dutela iragarri. Azaldu duenez, ordenantzaren artikulu batek beren-beregi aipatzen indarkeria, terrorismoa edo gorrotoa sustatzen edo justifikatzen duten elkarteek ezingo dutela laguntza publikorik jaso du.
Korrikak jasotako laguntza 4.000 eurokoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik