Euskal Hirigune Elkargoak batzorde exekutiboa eta iraunkorra osatu ditu
Alain Iriart lehendakariak aniztasun politikoa bermatu nahi izan du bere proposamenekin, bai eta barnealdeak presentzia handiagoa izatea ere. Hala ere, Iriartek onartu du ez duela lortu nahi zuen parekidetasuna, 15etik 6 baitira emakumezkoak.
Joan den apirilaren 11n Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko buru izendatu ondotik, gaur, Elkargoko batzar orokorrak zuzendaritza eta batzorde iraunkorra onartu ditu, ia aho batez onartu ere.
15 lehendakariorde, bederatzi gaikako kontseilari ordezkari eta lurralde eremuetako hamar erreferente izendatu dituzte gaurko bilkuran.
Lehendakariordeen artean dago Peio Etxeleku Kanboko auzapeza. Orain arte Elkargoaren lehendakari izan den Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza ere zuzendaritzan egongo da, baina ez da lehendakariorde izango. Aldiz, Baionako Herriko Etxean Etxegarairen alboko den Joseba Erremundeguy lehendakariorde izango da.
Lehendakariak garbi eduki izan ditu taldearen osaketarako irizpideak, lurralde-oreka zaintzea, sentsibilitate politiko guztiak ordezkatuta egotea eta parekidetasuna, esaterako.
Aniztasun politikoa bermatu du, bai eta barnealdeak presentzia handiagoa izatea ere. Hala ere, Iriartek onartu du ez duela lortu parekidetasunik, 15etik 6 baitira emakumezkoak. Emakumezkoen nahikoa hautagaitzarik ez zaiola iritsi esan du.
13.ean ezustekoa
Banan bana joan dira lehendakariordeak bozkatzen eta onartzen, harik eta 13. lehendakariordea izendatzerakoan, espero gabeko gorabehera gertatu den, eguneko gorabehera bakarra, bide batez esanda.
Momentu horretan, Iriartek Bernard Lougarot (Gotaine) proposatu du 13. lehendakariordetzarako, baina Christelle Mange Sohutako auzapeza kexu agertu da, eta salatu du prozesutik baztertu dutela postua ezkerreko gizonezko bati emateko.
Azaldu duenez, Zuberoako lurralde eremutik ezkerreko alderdiek lau gizonezko proposatu zituzten, emakumezko hautagairik ez zutela argudiatu ziotela kontatu du. Hala, berak ere hautagaitza aurkeztu zuen eta onartu egin zuten.
Bilkuran, haserre agertu da Iriartek gizonezkoaren alde egin duelako 13. aulki hori hartzeko. Horregatik, bere hautagaitza aurkeztu du atzera, bai eta elkargokideen babesa lortu ere, txalo zaparrada batez lagundurik. Iriartek proposatutako Bernad Lougaroten ordez, Mange hautatu dute, finean, 13. lehendakariorde; 163 bozka jaso ditu Mangek, eta 41 Lougarotek.
Batzorde exekutiboa
- Anne Marie Bruthe (Amendüze-Unaso)
- Eneko Aldana-Douat (Ziburu)
- Sylvie Durruty (Baiona)
- Daniel Olçomendy (Izura)
- Florence Lasserre (Angelu)
- Peio Abeberry (Biarritz)
- Fabiene Hirigoyen (Mugerre)
- Peio Etxeleku (Kanbo)
- Claude Olive (Angelu)
- Antton Curutcharry (Baigorri)
- Joseba Erremundeguy (Baiona)
- Jean-François Irigoyen (Donibane Lohizune)
- Christelle Mange (Sohüta)
- Herve Damestoy (Lekorne)
- Nicolas Narbey (Samatze)
Gaikako kontseilari ordezkariak
- Emmanuel Alzuri (Bidarte)
- Serge Blanco (Biarritz)
- Anthony Bleuze (Angelu)
- Kotte Ecenarro (Hendaia)
- Nicole Etchamendi (Itsasu)
- Mathieu Horn (Bokale)
- Sylvie Leizagoyen (Ainhoa)
- Benedicte Luberriaga (Azkaine)
- Lionel Sevilla (Baiona)
Lurralde eremuetako erreferenteak
- Beñat Cachenaut (Iholdi, Iholdi-Oztibarre)
- Cedric Curutchet (Getaria, Hego Lapurdi)
- Raymond Darricarrere (Urketa, Aturri-Errobi)
- Jean-Rene Etchegaray (Baiona, Euskal Kosta Aturri)
- Helene Marty-Chaleon (Uztaritze, Errobi)
- Laurence Massondo-Bessouat (Burgue-Erreiti, Bidaxune)
- Eric Narbais-Jaureguy (Arboti-Zohota, Amikuze)
- Gilbert Oçafrain (Aintzila, Garazi-Baigorri)
- Isabelle Pargade (Hazparne)
- Peio Quihillalt (Ligi-Atherei, Zuberoa)
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.