BILBOKO ETA GASTEIZKO JAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

450 kulturgilek baino gehiagok eskatu dute Mugimendu Sozialistari Bilbon eta Gasteizen txosna jartzen uzteko

Bada Garaia ekimenaren baitan, bi hiriburuetan ezarritako debekua altxatzeko galdegin dute dozenaka idazlek, abeslarik, aktorek eta bertsolarik. Bilboko Konpartsei eta Gasteizko Txosna Batzordeari gatazka behingoz konpontzeko deia egin diete artistok.

Javier Jorajuria eta Maixa, atzoko ekitaldiaren une batean. Argazkia: Bada Garaia

Dagoeneko 450 artista baino gehiagok babestu dute Mugimendu Sozialistak Bilbon eta Gasteizen txosna jartzeko debekua altxatzea. Bada Garaia lelopean, maiatzean sortu zuten aldarrikapen hori plazara eramateko ekimena, eta kantua eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Orduko hartan, 150 kulturgileren sinadurak bildu zituzten. Atzo atxikimenduen zerrenda osatua aurkezteko jaialdia antolatu zuten Bilboko Kafe Antzokian. 

Besteak beste, Eñaut Elorrieta, Pantxoa eta Peio, Evaristo, Uxue Alberdi, Fermin Valencia, Amets Arzallus, Toti Martinez de Lezea eta Miren Agur Meabe batu dira zerrendara. Aurretik, beste dozenaka izen zeuden sinatzaileen artean, hala nola Itziar Ituño, Fermin Muguruza, Joseba Sarrionandia eta Josu Zabala. 

"150 kulturgile asko dira, bai. Baina hain da zentzugabea egoera, aurten 450etik gora batu garela. 450 kulturgile baino gehiago batu gara ozen esateko jaiak denontzat direla”, adierazi zuten bart gaueko ekitaldian Javier Jorajuria J Martina taldeko musikariak eta Maixa abeslariak (eurena da abestia). 

Horien hitzetan, "jai herrikoiak behar ditugu, artistontzako eta herritar guztiontzako ezinbesteko espazioak direlako, eta bertan denok egon behar dugulako”. Hori horrela, gatazka behingoz konpontzeko deia egin diete Bilboko Konpartsei eta Gasteizko Txosna Batzordeari: "Kanpoan dauden eragileekin eseri, eta, mesedez, egoera honi amaiera eman iezaiozue”.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS),  Etxebizitza Sindikatuak eta Luberri Konpartsak hainbat urte daramatzate salatzen "beto politikoa" ezartzen zaiela, besteak beste, Bilboko txosnagunean eta Gasteizkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X