EH Bildu abstenitu egin da, eta zabalik utzi du ados jartzeko aukera EPEetan euskarari segurtasuna emateko
Koalizio abertzaleak ez du argitu proposamenaren behin betiko onarpena babestuko duen, baina "akordiorik eza ez da aukera bat", ohartarazi du.
Nerea Kortajarena eta Josu Aztiria EH Bilduko legebiltzarkideak, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
EH Bilduren abstentzioari esker, EAJren proposamena onartu dute Eusko Legebiltzarreko batzordean, Enplegu Publikorako Eskaintzetan (EPE) euskarari segurtasun juridikoa emateko. Horretarako, Enplegu Publikoaren Legea aldatu behar da, baina ekinbidea oraindik Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren onarpenaren zain dago, eta EH Bilduk ez du argitu hilaren 25eko bozketan alde egingo duen ala ez.
EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu dute proposamena; aurka bozkatu dute PSE-EEk, PPk, Sumarrek eta Voxek.
Horrela, Gobernantza Publiko eta Segurtasuna Batzordeak oniritzia eman dio txostenari. Helburu bera zuen EH Bilduren lege-erreforma proposamena, berriz, atzera bota dute.
EAJko legebiltzarkide Markel Olanoren arabera, beharrezkoa da "bakoitzak bere jarreratik ahalegina egitea" elkarguneak aurkitzeko eta hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko.
PSE-EEk —EAJren bazkidea Eusko Jaurlaritzan— proposamena baztertu izana nabarmendu du Olanok, baina bi alderdien artean dauden "desadostasunak" gorabehera, adostasun guneak bilatzen jarraitzea garrantzitsua dela esan du.
Olanok defendatu du EAJren erreforma, eta azpimarratu du horren helburua dela euskararen inguruko "segurtasun juridikoa" indartzea. Horren esanetan, azken urteetan enplegu publikorako hizkuntza eskakizunen aurka emandako epaiek argi erakutsi dute segurtasun hori ez zegoela bermatuta.
EH Bilduren iritzia
EH Bilduko legebiltzarkide Josu Aztiriaren hitzetan, EH BIldu kritikoa da EAJren proposamenarekin, baina badira bi proposamenen artean elkargune izan daitezkeen puntuak.
"Ados gaude administrazioak erabat elebiduna izan behar duela; hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak direla; eta administrazioek erabakitzeko gaitasuna izan behar dutela. Horregatik, EH Bildurentzat akordiorik eza ez da aukera bat", adierazi du.
Era berean, argitu du batzordean emandako abstentzioak ez duela zertan osoko bilkurako jarrera bera izan. Horregatik, azpimarratu du EH Bildu "azken unera arte" saiatuko dela EAJrekin akordio bat lortzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte Sumarren buruzagi berriak, % 95,92ko babesarekin
Martinez Barbero Kongresuko bozeramailea da eta Martinez, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria. Hala, erreleboa hartu diote Lara Hernandezi, hark alderdia utzi ostean.
Donosti Cupen epaile lanetan ari zen ertzain batek eskoltatuta utzi du zelaia, jokalarien eta ikusleen jazarpenagatik
Epaileak partida bat behar baino lehen amaitu nahi zuen, jokalarien jokabidea bortitzegie zela iritzita, eta horrek jokalarien eta ikusleen haserrea piztu zuen. Donosti Cupeko antolatzaileek esan dutenez, "horrelako jokabideek ez dute lekurik gure txapelketan".
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.