Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu egin dituelakoan, negozioetako ustelkeria barne.
Gomez epaitegietara eraman duen ibilgailua. Argazkia: EuropaPress
Begoña Gomezek, Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak, gaur arratsaldean entregatu du pasaportea epaitegian. Juan Carlos Peinado magistratuak kautelazko neurri gisa kentzea erabaki du, lau delitu (negozioetako ustelkeria barne) egotzita herri-epaimahai baten aurrean epaituko baitu.
Seigarrenez joan da Gomez Madrilgo epaitegietara, aurreko larunbatean epaileak Hazte Oirrek zuzentzen dituen herri-akusazioek eskatutako kautelazko neurriak hartu ondoren: pasaportea kentzea, Estatutik irteteko debekua eta hamabostean behin epaitegian agertzea.
Cristina Alvarez aholkulariari ere ezarri zizkion neurri horiek, eta asteartean eman zuen pasaportea. Defentsek helegitea jarri dute Madrilgo Probintzia Auzitegian, neurriz kanpokotzat jo dituztelako eta erabat baztertzen dutelako ihes egiteko arriskua egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik