Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Alberto Nuñez Feijoo, PPko burua, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE
Tentsioa maila gorenean egon da gaur ere Diputatuen Kongresuan. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Behe Ganberan, bere gertukoei eta PSOE alderdiari eragiten dioten auzi judizialen inguruan hitz egiteko. Urtea hasi zenetik, bigarren aldiz eman ditu azalpenak, ustelkeria politikoarekin lotutako kasuei buruzko saio monografikoan.
Sanchezen agerraldiaren ondoren, gainerako talde politikoetako eledunek hartu dute hitza banan-banan, eta aurreikusi zitekeen bezala, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruaren txanda iritsi denean giroa erabat gaiztotu da.
Feijook gogor hitz egin du Sanchezen aurka, eta "antolatutako ustelkeria sistema" baten buru izatea egotzi dio. "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa (...) Zu zeu zara ustelkeria", esan dio.
Legealdia "ahituta" ikusten du buruzagi popularrak eta, haren hitzetan, egungo giro politikoa "normaltasun demokratikoarekin bateraezina" da. Horregatik, hauteskundeak berehala deitzeko eskatu du.
EH Bildu
Bere aldetik, Mertxe Aizpurua EH Bilduren eledunak garbi esan du bere koalizioak ez duela inolaz ere hauteskundeak aurreratzea erraztuko. PPri eta Voxi ez diotela "alfonbra gorria" jarriko azaldu du.
Hori esan ondotik, Sanchezi eskatu dio "paralisi egoera" atzean utzi eta PPk eta Voxek "antolatutako ofentsiba politiko, judizial eta mediatikoari aurre" egiteko.
Halaber, adierazi du orain Gobernuaren kontra ari den "sistema hori" bere garaian PSOEk eraikitakoa dela. "Sozialistek hamarkada askotan eraikitako arkitektura politikoa da", esan du.
Aizpuruaren arabera, ezker abertzaleak aspaldi utzi zion "kasualitateetan sinesteari", tartean polizia indarrak eta epaile espainiarrak daudenean.
EAJ
Bestalde, Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaileak PPri egotzi dio jeltzaleekin "obsesioa" izatea, besteak beste, Tubos Reunidos enpresak jasotako laguntzen harira zabaldutako informazioak aipatuta. "Inor ez bada zuengana hurbiltzen, zuek zarete gogoeta egin behar duzuenak, eta ez gu", esan du.
EAJri azalpenak eskatzen ari direnei Vaquerok azaldu die bere alderdiak "Euskadiren alde lan" egiten duela, "industriaren eta enpleguaren iraunkortasunaren alde".
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.