Udal eta foru hauteskundeak 2027
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusirako hautagai izateko proposatu du EH Bilduk

Datorren urteko hauteskundeetarako Arabako ahaldun nagusirako hautagai izateko proposatu dute berriro Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren egungo bozeramailea.

Eva López de Arroyabe, propuesta por EH Bildu como candidata a diputada general de Álava
Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren egungo bozeramailea Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: EH Bildu

Eva Lopez de Arroyabe Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduren egungo bozeramailea proposatu du koalizioaren Mahai Politikoak datorren urteko foru hauteskundeetan Arabako ahaldun nagusirako hautagai izateko.

Arabako Mahai Politikoaren ustez, "ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko eta Arabak behar dituen politika publikoetan jauzi bat emateko pertsonarik egokiena da ".

Ohar batean koalizio horrek gogorarazi du 2023ko hauteskundeetan EH Bilduk "emaitza historikoak" lortu zituela Araban , eta lehen aldiz indar bozkatuena izan zela Gasteizko barrutian.

Arabako Mahai Politikoa sinetsita dago "jauzi bat emateko unea" dela, bere ustez, lurraldeak "gobernantza eredu ezberdin bat" behar duelako, eta eredu hori Eva Lopez de Arroyabek gida dezake, "erronka horiei guztiei anbizioz erantzuteko". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X