UDAL HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Asiron berriro Iruñeko alkategai izatea proposatu du EH Bilduk

EH Bilduren Iruñako idazkaritzak proposamen horixe aurkeztu du, “bere ibilbide profesionala, dedikazioa eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lana” aintzat hartuta.
Joseba Asiron

Asiron. Argazkia: EFE

EH Bilduren Iruñeko Idazkaritzak Joseba Asiron Saez proposatu du 2027ko maiatzaren 23ko udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburu eta Iruñeko alkategai izateko, alderdiak jakinarazi berri duenez.

Alderdiak “bere ibilbide profesionalari, dedikazioari eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lanari” erreparatu omen dio proposamen hori egiteko.

Idazkaritzaren iritziz, “Joseba Asiron da profil egokiena proiektua gidatzen jarraitzeko eta hurrengo legegintzaldian hiriaren erronkei erantzuteko”.

Koalizio subiranistak azpimarratu duenez, “eskuinaren alternatiba diren gehiengoak artikulatuz eta herritarren parte-hartzean oinarrituta, Iruñea kalitatezko zerbitzu publikoen, trantsizio ekologikoko eta bizikidetzako erreferente bihurtzen ari da, herritarren beharrei eta kezkei erantzunez”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X