EH Bilduk Maddalen Iriarteren aldeko apustua egin du berriro Gipuzkoako Foru Aldundirako
Gipuzkoako EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusigai 2027ko foru hauteskundeetarako. Iriarte izan zen koalizioaren hautagaia 2023ko hauteskundeetan, eta, azpimarratu dutenez, berak eskuratu zituen boto gehien lurraldean.
EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte Okiñena Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai proposatzea erabaki du.
Koalizio abertzaleak proposamen hori egiteko arrazoien artean azpimarratu du EH Bildu izan zela Gipuzkoako indar bozkatuena 2023ko foru hauteskundeetan, Iriarte hautagai zela, eta ordutik egindako hauteskundeetan lortutako babesa azpimarratu du.
Mahai Politikoaren ustez, koalizioaren proiektuak hazten jarraitzeko tartea du, eta Iriartek azken lau urteetan helburu horrekin egindako lana baloratu du.
Era berean, Iriartek lurraldeari buruz duen ezagutza eta Gipuzkoako eragile sozial eta politikoekin duen harremana azpimarratu ditu EH Bilduk. Horren ustez, ezaugarri horiek funtsezkoak dira bere proiektua garatzeko eta datorren legegintzaldian lurraldearen erronkei aurre egiteko.
Proposamenak alderdiaren barne prozesua osatu beharko du orain, 2027ko foru hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaitza berresteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesek dio Sanchezen gobernua "nokeatuta" dagoela, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko lukeela
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioari eskainitako elkarrizketan lehendakariak gaineratu du krisia bideratu ezean legealdia amaitutzat eman beharko lukeela.
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.
Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".
Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Iñaki Guridik lehendakaria elkarrizketatu du Euskadi Irratiko Faktorian. Jarraitu zuzenean hemen.
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen agerraldia Kongresuan Ceutaren inguruan, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea aurkitzeko dispositibo poliziala eta beroa bueltan Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatu dituzte.
Erdi-askatasuna onartu dio berriro Eusko Jaurlaritzak Maria Soledad Iparragirreri, boluntariotza jarduerak egiteko
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.