Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako Udaleko bozeramaileak jakitera eman duenez, ez da Donostiako Alkatetzarako hautagai izango 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetan.
"Ez naiz hautagai izango, pozik itzuliko naiz mediku lanera", adierazi du Gara egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean. Bertan gaineratu duenez, "beti izan du argi erakunde publikoetatik egindako ekarpena denboran mugatua izan behar dela", eta oinarrizko militantziara itzuliko dela nabarmendu du.
Mezu bera eman du bere sare sozialetako profilean ere.
Izagirre 1963ko ekainaren 1ean jaio zen Donostian, eta 2011 eta 2015 artean hiriburuko alkate izan zen, Odon Elorza sozialista ordezkatuz.