GORABEHERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu bat, karga polizialak eta istiluak eragin ditu Vito Quiles eskuin muturreko asaldatzailearen ekintzak Iruñean

Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak ekitaldia deitu duten Yamaguchi plaza blindatu dute. Hasieratik tentsio uneak bizi izan dira ultraeskuineko asaldatzailearen aldekoen eta ekitaldia gaitzesteko mobilizatu den pertsona talde baten artean.

Iragarkia
Despliegue de la Policía Nacional en Pamplona ante las protestas contra la convocatoria del activista Vito Quiles en la capital navarra.



EDUARDO SANZ-EUROPA PRESS

15/10/2026
18:00 - 20:00
Argazkia: Europa Press

Vito Quiles asaldatzaile ultrak Iruñeko Yamaguchi plazan deitu duen ekitaldiaren aurka protestan ari zen manifestarien aurka kargatu du ostegun arratsaldean Polizia Nazionalak. 

Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak Yamaguchi plaza erabat inguratu eta blindatu dute. Hala ere, deialdiaren ondorioz, tentsio uneak bizi izan dira hasieratik eskuin muturreko asaldatzailearen zaleen eta ekitaldiaren aurka mobilizatu direnen artean. 

Quilesen jarraitzaileek 'Fascista el que te silencia' eta 'Libertad de expresión' zioten pankartak eraman dituzte, baita Espainiako banderak edota Borgoinako gurutzea zeramatenak ere.   

Aurrean manifestari talde bat jarri da 'Faxista. Alde hemendik' zioen pankarta batekin. Minutuek aurrera egin ahala, tentsioak gora egin du eta bi lagunek aurreegin diote elkarri. 

Azkenean, Polizia Nazionaleko agenteek Quilesen aurka protestan ari zirenen aurka kargatu dute, ultra eskuindarrek "viva" eta "gracias" oihukatzen zuten bitartean. Manifestariek Poliziako agenteei erantzun diete botilak jaurtiz eta edukiontziak kalean gurutzatuz. 

Vito Quiles bera furgoneta ilun batean iritsi da Yamaguchi plazara, segurtasuneko pertsonek babestuta. Bospasei minutu egon da eta bere aldarrikapenak egin ditu dozena bat jarraitzaile eta kazetari ugari aurrean zituela. 

Elkarretaratze baketsua Gaztelu plazan

Horrez gainera, arratsaldeko 17:30ean, hainbat elkartek, sindikatuk, gazte mugimenduk eta pentsiodunen taldek deituta, elkarretaratzea egin dute Gazteluko plazan.

Iragarkia
Cientos de personas se concentran en Pamplona contra el acto de Vito Quiles.



EUROPA PRESS

15/10/2026
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X