Hauteskunde-kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza krisitik ateratzeko 'funtsezko' tresna da, UPN-PPren arabera

Lanpostuak sortzeko Estatu ituna eskatu du PSNk. Bestalde, UPN kritikatu du Geroa Baik, "lehen aldiz Nafarroako alderdi politikoen arteko eztabaidari betoa jartzeagatik".
Geroa Bai, UPN-PP eta PSOE-PSN alderdietako Kongresurako hautagaiak eztabaida batean
Geroa Bai, UPN-PP eta PSOE-PSN alderdietako Kongresurako hautagaiak eztabaida batean. EFE

UPN-PP koalizioaren arabera, hezkuntza krisitik ateratzeko "funtsezko" tresna da, horregatik, hauteskunde-kanpainako aurreneko egunean hizpide izan duen gaia da. Amelia Salanueva UPNren Senaturako hautagaiak azaldu duenez, "kalitatezko hezkuntza publiko baten aldeko apustua egin behar da, baina hitzartutako zentroekin lankidetzan".

Bestalde, PSNk krisi ekonomikoa izan du mintzagai. Juan Moscoso Kongresurako hautagai sozialistaren hitzetan, lanpostuak sortzeko Estatu itun bat beharrezkoa da.

UPNren jarrera salatu du Geroa Bai koalizioak hauteskunde-kanpainako aurreneko egunean. Izan ere, "Nafarroako alderdi politikoen arteko eztabaidari betoa jarri dio UPNk aurrenekoz", adierazi du Geroa Baik.

Bestalde, Rubalcaba-Rajoy norgehiagokaren gainetik, hauteskunde hauetan "Nafarroak Madrilen izango duen ordezkaritza eta ahotsa erabakitzen" dela azpimarratu du Amaiurrrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X