M24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olanok Bilduri: 'Arazoa ez da erritmoa izan, baizik eta norabidea'

"Kontua ez da zer egin duen Bilduk Gipuzkoan, baizik eta nola egin duen", adierazi du buruzagi jeltzaleak.
Iragarkia
MAM-eko argazkia: markel-olano_
18:00 - 20:00
'EH Bilduk ezarri nahi zuen ereduak ez du bat egin gizartearekin'

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusigai jeltzalearen ustez, EH Bilduk lurraldean izandako boto galeraren kausa ez da "erritmo kontua" izan, baizik eta "norabide arazoa", koalizio abertzalearen politikak herritarrengandik urrun egon baitira eta "inposaketa" izan baitute oinarri.

Hitz horiekin erantzun dio Olanok Hasier Arraiz Sortuko presidenteari, "Faktoria" Euskadi Irratiko saioan egindako elkarrizketan. Izan ere, buruzagi abertzalearen esanetan, "aldaketa politikoa azkarregi" zihoala pentsatu du gizarteak.

Horren ildotik, EH Bilduren norabidea ez dela egokia izan nabarmendu du EAJko hautagaiak: "Gakoa da herritarrentzat ekonomia izan dela garrantzitsuena, eta arlo horretan ezker abertzaleak norabide okerra abiatu zuen".

"Kontua ez da zer egin duen Bilduk Gipuzkoan, baizik eta nola egin duen", laburbildu du.

Bestalde, hautagai jeltzaleak iragarri du "berehala" hasiko dela gainerako alderdiekin hitz egiten, "txikienetik handienera", akordioa lortzen saiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X